Hik Hasi

“Adostasun sozial berrietan azeleragailua zapaldu behar da”

“Adostasun sozial berrietan azeleragailua zapaldu  behar da”

Idurre Eskisabelen (Beasain, 1970) eskuetan utzi du Paul Bilbaok (Algorta, 1971) Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusi kargua, Kontseilua sortu zela 25 urte bete direnean. AEK utzi eta itzulpengintzan hasi berria zen Bilbao duela 25 urte. 2001. urtean Kontseiluaren baitan sortutako Hizkuntza Eskubideen Behatokian hasi zen lanean eta 2010ean hartu zuen Xabier Mendigurenen lekukoa Kontseiluko idazkari nagusi gisa. Euskalgintzako topagunea sortutako urtean Euskaldunon Egunkarian zebilen Eskisabel. Ondoren Antropologia ikasketak egiteaz gain, EHUko Kazetaritza
fakultatean aritu da eskolak ematen. Etorkizunean hartu beharko diren hizkuntza politiken aurrean euskalgintza sendoa behar dela azpimarratzen dute, adostasun sozialak bilatuko dituena.
Bilbaok ez dauka zalantzarik lemazain ezin hobea izango dela Eskisabel.

Albistea

Durangon zain izango gaituzue!

Durangon zain izango gaituzue!

Bihar hasiko da Durangoko Azoka eta dagoeneko dena prest du Hik Hasik. "Euskal pedagogoa lokatzetan. Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima A-tik Z-ra", Joxe Mari Auzmendiren lanari, bizitzari eta balioei buruzko liburua salgai izango da Hik Hasiren standean, Artekale 12n. Hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasle guztiei, eta euskalgintzan eta herrigintzan lanean ari diren herritar guztiei zuzendutako liburua da, Auzmendi eredu eta akuilu izan daitekeelako. 

Hik Hasi

Durangon izango da Hik Hasiren 273. zenbakia

Durangon izango da Hik Hasiren 273. zenbakia

* Gai nagusia: Etapen arteko lotura: LHtik DBHrako trantsizioa koordinatzen

* Elkarrizketa: Paul Bilbao eta Idurre Eskisabel: "Adostasun sozial berrietan azeleragailua zapaldu behar da"

* Esperientziak: Hezkuntza ez-formala, elkarbizitza eta hizkuntza erdigunera

* Ekarpenak 1: Joxe Mari Auzmendiren biografia, eredu eta akuilu

* Ekarpenak 2: Nor naiz ni?

* Ekarpenak 3: Hezkuntza sistemaren gobernantza: udalen eta komunitatearen papera

* Ahalduntze eskola: Alternati ba, denon eskura

* Galdeidazu: Nola egin ikastetxeko proiektu digitla?

* Proposamena: Hezkuntzaren museoa

* Atzeko atetik: Asier Etxeberria Etxeberria

Albistea

'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburua salgai izango da Durangoko Azokako Artekale 12n eta Hik Hasiren webgunean

'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburua salgai izango da Durangoko Azokako Artekale 12n eta Hik Hasiren webgunean

Joxe Mari Auzmendiren bizitzaren eta balioen gaineko liburua salgai izango da Durangoko Azokan Hik Hasiren standean, Artekale 12n, abenduaren 7tik 11ra bitartean. Eta www.hikhasi.eus webgunean ere bai gaurtik aurrera.

A-tik Z-ra, Joxe Mariren lana, bizitza eta batez ere balioak jasotzen dituen liburua da. Hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasle guztiei, eta euskalgintzan eta herrigintzan dabiltzan herritar guztiei zuzenduriko liburua da, Auzmendi eredu eta akuilu izan daitekeelako.

Albistea

'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburuaren egileek Joxe Mari Auzmendiren balioak azpimarratu dituzte

'Euskal pedagogoa lokatzetan' liburuaren egileek Joxe Mari Auzmendiren balioak azpimarratu dituzte

Hernaniko Udala aukeratu du Hik Hasik Joxe Mari Auzmendiren bibliografia liburuaren aurkezpen ekitaldia egiteko. Egileak, familiakoak eta Hernaniko Udaleko alkatea eta Hezkuntza zinegotzia bildu dira Euskal pedagogoa lokatzetan, Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima, A-tik Z-ra liburua eskuartean dutelarik. Joxe Mariren konpromisoa, energia, eskuzabaltasuna, ikuspegi bateratzailea, errespetua, zubigintza eta zaintzeko modua gogoratu dituzte ekitaldian, guztiak ere ozen aldarrikatu beharreko hezkuntza balioak gaur egun. Euskalgintzan, herrigintzan eta hezkuntzagintzan ametsen atzetik lanean ari diren hezitzaile eta herritar guztientzako eredu eta akuilu izan dadin egin du Hik Hasik liburua.

Ekitaldiko irudiak hemen ikus daitezke.

Albistea

Irakasleen % 60k egin zuen bat grebarekin sindikatuen arabera

Irakasleen % 60k egin zuen bat grebarekin sindikatuen arabera

Grebarako deialdia egindako sindikatuen arabera, atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sare publikoko langileen % 60k egin zuen bat greba deialdiarekin. Manifestazioak eta mobilizazioak egin zituzten hiriburuetan eskola “publikoa, euskalduna eta propioa” eskatzeko. Eusko Jaurlaritzak, berriz, esan du irakasleen % 35,2k egin zuela greba.