Haurrekin filosofia praktikatzen ikasteko hitzaldi-tailerra eskainiko du Miren Camisonek doan otsailaren 20an

2023-01-26

Haurrekin filosofia praktikatu nahi duten irakasleei, gurasoei, aisialdiko hezitzaileei eta Haur Filosofian interesa dutenei praktika hori nola gauzatu erakutsiko dien hitzaldi-tailerra eskainiko du Miren Camisonek doan otsailaren 20an online 19:00-21:00 bitartean. Hitzaldiaz gain, ikastaro sakonago bat  ere eskainiko du martxotik maiatza bitartean, bi orduko sei saioz osatua egongo dena

 
 
Haurrekin filosofia praktikatzen ikasteko hitzaldi-tailerra eskainiko du Miren Camisonek doan otsailaren 20an

Hitzaldia Kio eta Gus liburuetan oinarrituko da eta galdera hauetatik abiatuko da:

  • Kio eta Gusek, zer gai filosofiko proposatzen dizkie haurrei?
  • Nola bultza daiteke pentsamendu kritiko eta sortzailerako gaitasuna?
  • Galdera onak egiten ikastea, ezarritakoa zalantzan jartzera eta berriz pentsatzera eramaten al gaitu?

Izena emateko epea otsailaren 17an bukatuko da eta Filosofia Faktoriaren webgunean egin daiteke:

Hitzaldiaz gain, ikastaro sakonago bat  ere eskainiko du martxotik maiatza bitartean, bi orduko sei saioz osatua egongo dena. Ikastaro honetan haurrekin filosofia egiteko Kio eta Gus liburuak nola erabili erakutsiko da. Haurrak modu kritikoan eta sortzailean pentsatzera eramaten dituen metodologia filosofikoa barnerbiltzen du liburuak eta berau ezagutzea eta haurrekin praktikan jartzen ikastea da ikastaroaren xedea. Izena emateko epea irekita dago otsailaren 28ra arte. Informazio gehiago Filosofia Faktoria webgunean.