Durangon zain izango gaituzue!

2022-12-06

Bihar hasiko da Durangoko Azoka eta dagoeneko dena prest du Hik Hasik. "Euskal pedagogoa lokatzetan. Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima A-tik Z-ra", Joxe Mari Auzmendiren lanari, bizitzari eta balioei buruzko liburua salgai izango da Hik Hasiren standean, Artekale 12n. Hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasle guztiei, eta euskalgintzan eta herrigintzan lanean ari diren herritar guztiei zuzendutako liburua da, Auzmendi eredu eta akuilu izan daitekeelako. 

 
 
Durangon zain izango gaituzue!

Omenaldi kutsua ere badu "Euskal pedagogoa lokatzetan. Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima A-tik Z-ra" liburuak. Hainbat egileren artean ondutako lan mardula da liburua eta horien artean dira, besteak beste, Maialen Lujanbio, Josu Txapartegi Txapas, Arantxa Urbe, Irene Lopez Goñi irakaslea, Jon Sarasua, Pello Otxandiano, Joseba Sarrionandia edota Nora Salbotx.

Liburua izango da aurten aurkeztuko dugun nobedade nagusia baina bertan aurkituko duzue baita ere Hik Hasi aldizkariaren azken alea: 273. zenbakia, hain zuzen ere. Horiekin batera, Hik Hasik orain artean argiratatu dituen lanak ere salgai izango dira. 

Durangon ikusiko dugu elkar!