Udako Topaketetan izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 15era arte

2022-05-24

22. Udako Topaketa Pedagogikoetan 31 ikastaro eskainiko ditu Hik Hasik, eta horietatik 15 berriak dira. Lehen Hezkuntza Eraldatzen ikastaro bereziaz gain, Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekan Aipamen Berezia jaso zuen proiektua landuko dute Jakin-min elkarteko Imanol Alvarezek eta Garikoitz Moyak Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez ikastaroan; Ane Ablanedok lehendabiziko aldiz Neurosiaren prebentzioa ikastaroa eskainiko du; Maite Ruizek Montessoriren pedagogiaz eta metodologiaz; David Herndersor eta Eguzkiñe Jorrinek Natura eskura; euskarari loturiko ikastaro berri ugari izangno dira, eta baita matematika, fisika eta kimikari loturikorik ere. Informazio guztia eta izen-ematea: http://hikhasi.eus/formazioa