Lehen Hezkuntzara datorren eraldaketari begirako ikastaro berezia egingo du HIK HASIk Udako Topaketetan

2022-05-09

Uztailaren 4, 5 eta 6an izango dira Udako Topaketa Pedagogikoak, Donostian. 31 ikastaro eskainiko ditu HIK HASIk eta izen-ematea irekita dago dagoeneko. Ohi bezala, harpideek prezio berezia izango dute matrikuletan.

 
 
Lehen Hezkuntzara datorren eraldaketari begirako ikastaro berezia egingo du HIK HASIk Udako Topaketetan

31 ikastaro eskainiko ditu HIK HASI egitasmo pedagogikoak 22. Udako Topaketetan. Ahalegin berezia egin dugu Lehen Hezkuntzara datorren berrikuntza pedagogikoari erantzuteko ikastaroa antolatzen, Lehen Hezkuntza eraldatzen izenekoa izango da. Lehen Hezkuntzako tutoreei zuzendua dago formazioa baina baita aholkulari, zuzendari, ikasketaburu edota arduradun pedagogikoei ere.

 

Gainontzeko ikastaroen artean hainbat formazio berri izango ditugu, hala nola, Jakinmin elkarteak Haur Filosofiari buruz emango duena: Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez  (Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekako aipamen berezia jaso zuen proiektua da), Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran (Ane Ablanedo), Natura eskura (David Henderson eta Eguzkiñe Jorrin); Pintura, buztina eta mugimenduaren bidezko espresioa (Benjamin Barandallla), Fisikaren eta kimikaren ikaskuntza Lan Praktikoen bitartez (IKDi3 eredua , Jose Maria Etxabe)…

 

Euskararen erabilerari eta soziolinguistikari, ohi bezala arreta berezia jarriko diogu, eta hainbat ikastaro izango dira aukeran. Hala nola, Euskara bereganatzea Haur Hezkuntzan: erabilera, ahozkotasuna eta familiekin elkarlana (Maddalen Aristegi),  Irakasle berritsuak Lehen Hezkuntzan: erabilera bermatu eta ahozkoaren lanketa garatu (Arrate Gisasola) edota Nerabeei hizkuntza-sozializazioan laguntzearen erronka: erabilera, gaitasuna eta jarrerak (Iñaki Eizmendi). Euskal kultur transmisioari buruzko ikastaro bat ere izango da aurten: Sormenean hezi, kulturan bizi izenekoa.

 

Ohi bezala, ugariak izango dira ikastaroetan landuko diren gaiak, eta Haur Hezkuntzarako, zein LHrako, nahiz DBHko hezitzaileentzako eskaintza dago:

 

Lehen Hezkuntza eraldatzen Aritz Larreta, Birginia Pozo, Amaia Artolazabala, Alvaro Beñaran, Ripolleteko El Martinet, Ondarruako Zaldupe herri eskola ................................

  • Argiaren pedagogia (Itsaso Pagoaga)
  • Pintura, buztina eta mugimenduaren bidezko espresioa (Benjamin Barandallla) 
  • Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran (Ane Ablanedo)
  • Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik (Maite Ruiz)
  • Mugak jarri autoestimua zainduz (Nerea Mendizabal)
  • Natura eskura (David Herndersor eta Eguzkiñe Jorrin)
  • Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez (Imanol Alvarez eta Garikoitz Moya)
  • Heziketa eta astrologia psikologikoa. Iraultza pedagogiko bat (Izaro Susperregi)
  • Heriotzaren lanketa (Patxi Izagirre eta Ane Izagirre)
  • Dislexia (Dislegi Elkartea eta Libe Oñederra)
  • Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuz zoriontsu! (Urko Arozena)
  • Euskara bereganatzea Haur Hezkuntzan: erabilera, ahozkotasuna eta familiekin
  • elkarlana (Maddalen Aristegi)
  • Irakasle berritsuak Lehen Hezkuntzan: erabilera bermatu eta ahozkoaren lanketa
  • garatu (Arrate Gisasola)
  • Nerabeei hizkuntza-sozializazioan laguntzearen erronka: erabilera, gaitasuna eta jarrerak (Iñaki Eizmendi)
  • Sortuz eta sortuz, kontatu (Ixabel Agirresarobe)
  • Eskola kirola, gogoeta kolektiborako tresna (Oinherriko kideak eta esperientziak)
  • Sormenean hezi, kulturan bizi (Gotzon Barandiaran, Iratxe Retolaza, Ion Celestino)
  • Lanketa pertsonala (Ainhoa Gorostidi)
  • Zaintza guneak: norbera zainduz, bestea zaindu (Eider Zuriarrain)
  • Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan (Marina Pintos)
  • Zirimiri: oinarrizko yoga teknikak ikasgelatan ongizatea lantzeko (Haritz Azkue)
  • Neuroludokinestesia (Aitor Zenarruzabeitia)
  • Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa (Esther Uria)
  • Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik (Larraitz Mendizabal
  • eta Aitziber Esnaola)
  • Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa (Iñaki Arana eta Iratxe Vázquez)
  • Pedagogia Sistemikoa. Oinarrien ezagutza eta irakasleentzako baliabideak eta tresnak (Saionara Barrena eta Naiara Jimenez)
  • Gamifikatu… eta irabazi! (Iera Arrieta)
  • Matematika eskuetan, goazen jolastera! (Izaskun Baro)
  • Fisikaren eta kimikaren ikaskuntza Lan Praktikoen bitartez (IKDi3 eredua, Jose Maria Etxabe)
  • Jolastokia, eskolako espazioa? (Txusma Azkona)