'Euskal hezkuntza sistema: adituekin solasean, herritarren azpimarra sinposiuma' urriaren 22an eta 23an egingo da

2021-10-14

“Nahi eta behar dugun Euskal Hezkuntza Sistema denon artean irudikatzeko, lehentasunezko gaien inguruko begirada anitz jasotzea funtsezkoa” izango da Eusko Ikaskuntzak Eusko JAurlaritzarekin batera antolatu duen sinposiuma. Urriaren 22an eta 23an izango da, Gasteizen. Izen-ematea zabalik dago.

 
 
'Euskal hezkuntza sistema: adituekin solasean, herritarren azpimarra sinposiuma' urriaren 22an eta 23an egingo da

AURKEZPENA

Hezkuntza sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen egitasmoa abian du Eusko Ikaskuntzak. Euskal Hezkuntza Sistemarekin lotutako epe luzeko herri eztabaida bideratzeko gunea abian jartzea du xede; azken helmuga, Euskal Hezkuntza Sistemaren Liburu Zuria.

Euskal hezkuntza sistemari dagozkion oinarrizko akordioak identifikatzeko eta adosteko helburu nagusiarekin, ibilbide honek beharko dituen aliantzak, konplizitateak eta konpromisuak josiko dituen elkarrizketa eremu egonkorra osatu nahi dugu.

Irailaren 11n bildutako “Ehun zubigile hezkuntza sistemaren etorkizuna elkarrekin lantzen” foroan eman zitzaion hasiera. Belaunaldien arteko lehenengo foro honen helburu nagusia nahi dugun Euskal Hezkuntza Sistema irudikatzen hastea izan da, ibilbidean landu behar ditugun gaiak eta hauen lehentasunak identifikatuz.

Identifikatutako gai horiek ekarriko ditugu sinposio honetara hiru hausnarketa ardatzetan bilduta: Hezkuntza, aniztasuna berdintasunean / Hezkuntzaren antolamendua / Hezkuntza ezagutzaren gizartean. Aditu-arituekin solasean, aipatutako gaietan dauden gako teorikoak ezagutzea eta horien inguruko herritarron azpimarrak jasotzea izango dira sinposioaren helburu nagusiak. Horretarako, adituen ekarpenak hausnarketarako abiapuntu gisa hartuta, ariketa telematikoa burutuko dugu partaide guztien ahotsa jasotzeko.

Modu presentzialean (aforoa bete arte) eta on-line bidez parte hartzeko aukera egongo da. Bestalde, aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da hitzaldiak euskaraz eta gazteleraz jarraitzeko aukera eskainiz.

EGITARAUA

OSTIRALA 22: ARRATSALDEKO SAIOA
 

16:00 Irekiera instituzionala


Ana URKIZA. Eusko Ikaskuntza (eu)
Jokin BILDARRATZ. Eusko Jaurlaritza (eu)

16:15 Eusko Ikaskuntza. Euskal Herriko Hezkuntza Sistemaren Liburu Zurirantz. Etorkizuna elkarrekin lantzen: “ehun” zubigileen forotik aurrera

Mario ZUBIAGA. EHU-UPV (eu)
Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza (eu)

16:45 Hezkuntza, aniztasuna berdintasunean

Hizlarien aurkezpena (eu)

16:50 Adrián ZANCAJO VILLA. Manchesterreko Unibertsitatea (es)

17:20 Xavier BONAL. Universitat Autònoma de Barcelona (es)

17:50 Atsedenaldia

18:00 Amelia BARQUÍN LÓPEZ. Mondragon Unibertsitatea (eu)

18:30 Hizlariekin solasean, partaideen azpimarrak


LARUNBATA 23: GOIZEKO SAIOA
 

9:30 Irekiera. Ongietorria. Saioaren aurkezpena

Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza (eu)

Hezkuntzaren antolamendua

9:35 Hizlarien aurkezpena

9:40 Gonzalo LARRUZEA. Didaktika eta Eskola Antolakuntzan doktorea (eu)

10:10 Andoni EIZAGIRRE. Mondragon Unibertsitatea (eu)

10:40 Itziar OSTOLAZA. Errenteriako Udala (eu)

11:10 Hizlariekin solasean, partaideen azpimarrak

11:40 Atsedenaldia

Hezkuntza ezagutzaren gizartean

12:00 Saioari irekiera

 Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza (eu)

12:05 Hizlarien aurkezpena

12:10 Daniel INNERARITY. Filosofian Katedraduna eta Ikerbasque Ikerlaria. EHU-UPV (es)

12:40 Mahai-ingurua: ezagutzaren gramatika partekatuaren bila?
Moderatzailea: Nora SALBOTX (eu)

Aran GARCIA LEKUE. Ikerbasque ikerlaria DIPC-Donostia International Physics Center (eu)
Haizea BARCENILA. Euskal Herriko Unibertsitatea (eu)
Sabin AZUA. Kontsultorea (es)

13:30 Hizlariekin solasean, partaideen azpimarrak

14:00 Itxiera. Ondorioak eta hurrengo pausuak