Errigorako produkutuak martxoaren 12rako eskatu behar dira

2020-03-06

Errigorako saskiak prest daude Euskal Herri osora zabaltzeko: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, kontserbak eta pasta euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskatzeko aukera zabalik dago, martxoaren 12a arte. Diru-irabaziekin Nafarroa hegoaldeko euskalgintza lagunduko da, beste behin ere.

 
 
Errigorako produkutuak martxoaren 12rako eskatu behar dira

"Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez.

Produktuak formato handian eskaintzen dira: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan (esaterako, zainzuriak nahi badituzu, 12 ontzikoa da egin dezakezun eskaera txikiena). Esan bezala, ideia ondorengoa da: urtean behin urte guztirako eskaera egitea.

Milaka gara, bestela kontsumitzeko asmoz, Euskal Herriaren luze-zabalean kanpaina honetan parte hartzen dugun herritarrak. Eskaeren tamainari eta auzolanean kanpainaren berri eman, eskaerak jaso eta banaketa antolatzen aritzen garen ehunka lagunen borondatezko lanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan eskura ditzakezu produktuak zeure herrian.

Zure hautuez harro egon nahi baduzu, egizu eskaera otsailaren 27tik martxoaren 12ra".