Eskola Txikien Festa igandean, Altzon

2010-06-10

Urteroko zitari jarraiki Eskola Txikien Festa egingo da igande honetan, ekainak 13, Altzon (Gipuzkoa). Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean 10:00etan hasi eta 22:30era arte luzatuko den festa prestatu dute. 

 
 
Eskola Txikien Festa igandean, Altzon

Hasiera ekitaldia 10:30ean izango da herriko plazan eta jarraian 11:30etan haur

jolasak izango dira eskola eta frontoian.

Lekuko aldaketa 13:30eko ekitaldian egingo da eta Altzoko eskolak, Abaltzisketakoari pasatuko dio datorren urteko jaia antolatzeko ardura. 

Bazkaldu nahi duenarentzat berriz, bi aukera izango dira. Katering-a aprobetxatu nahi dutenek frontoian izango dute horretarako parada. Etxetik dakartenek, aldiz, horretarako bereziki prestaturiko gunea izango dute plazan. 

Haurrentzako emanaldi bereziena 16:30ean izango da. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek saioa eskainiko dute plazan. Ondoren 19:00etan Lain taldearen kontzertua izango da eta 20:30ean Jokin Sorozabal eta Jexus Mari Irazu bertsolarien saioa. Amaitzean, festa eguna borobiltzeko, Oinazez erromeri taldearen kontzertua izango da.

 

Aipatutakoez gain, plazan eta frontoi bidean puzgarriak egongo dira egun osoan. Baita, zetreria erakustaldia, eskulan tailerrak, car-ak eta rokodromoa ere bai. 

 

Festara gonbita egiteko Zu batzen bazara kantua prestatu dute Altzoko lagunek.