Greba mugagabea astean bi egunetan

2010-03-08

Bihar eta ostegunean egingo dituzten lehenengo lanuzteak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako kudeaketa zuzeneko eskola jangeletako langileek. Datozen asteetako plana astez aste iragarriko dute.

 
 

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek astean bi aldiz greba egiteko deia egin dute, noiz arte zehaztu gabe. Negoziazioek aurrera egiten ez dutenez kudeaketa zuzeneko eskola jangeletako langileek lanuzteak deitzera "behartuta" sentitu direla adierazi dute: "Enpresen eta Eusko Jaurlaritzak beren erantzunkizuna onartu eta hitzarmena negoziatzen ez duten bitartean, greba egingo dugu".