Eskola Txikien festa handia Berrobin

2009-06-15

Eskola Txikien festa handia egin zen atzo Berrobin. Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean egin zen festan jende ugari elkartu zen.

 
 
Eskola Txikien festa handia Berrobin

Bertan, karaokea eta jokoak egin ziren, erakusketak, bazkaria... eta arratsaldean Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia ikusteko aukera izan zen. Pailazoekin batera ikasleak, irakasleak eta gurasoak aritu ziren kantuan eta dantzan.
 
Egun guztian zehar puzgarriak izan ziren eta zaldiz paseoak egiteko aukera ere egon zen.
 
Berrobik Altzori pasatu zion lekukoa, eta datorren urtean Altzon egingo dute Eskola Txikien festa.