Hezitzaileen topaketa arrakastatsua Habanan

2009-02-04

Itzuli gara Kubatik eta, bertan, asko ikasteko aukera izan dugu. 40 herrialde baino gehiagok izan dute ordezkaritza “Pedagogia 2009. Encuentro por la unidad de los educadores” izeneko biltzarrean eta ia 5.000 pertsonak hartu dute parte ikastaroetan, eskoletara egindako bisitetan edota hitzaldietan.

 
 
Hezitzaileen topaketa arrakastatsua Habanan

Giro beroa izan da Habanan joan den astean, eta ez tenperatura epelengatik soilik, izan ere, “Pedagogia 2009. Encuentro por la unidad de los educadores” biltzarren elkartutako milaka ordezkariek esperientzia polita bizi izan dute eta euren esperientziak trukatzeko aukera izan dute. Urtarrilaren 26tik 30era izan den biltzarrean guztiok izan dugu geure esperientziak partekatzeko aukera, baita Euskal Herritik joan garenok ere. 25 pertsona izan gara Habanan, Hik Hasik biltzarrera antolatutako bidaian eta asko ikasi dugu, baina geure taldeak ere, egin du ekarpenik. Guztira sei ponentzia aurkeztu ditugu eta hainbat herrialdetako entzuleek interes handia erakutsi dute.

Aurtengoa amaituta, 2011. urtera begira daude dagoeneko antolatzaileak, orduan izango baita Habanan bertan hurrengo biltzarra.