Olentzero eguna egingo dute larunbatean Baigorrin

2008-12-10

Basaizea ikastolak, San Josepe eskolak eta eskola publikoak antolatu dute Olentzero eguna. Olentzeroren gaineko ezagutza sakondu nahi dute alde batetik, eta, bestetik, hiru eskolen arteko harremanak garatu nahi dituzte era horretan.

 
 

Lau helburu ditu egitasmoak: lehena, Olentzeroren gaineko ezagutza sakontzea, haren mezua plazaratzea eta hura ospatzeko ohitura berreskuratzea; bigarrena, proiektu osoa euskaraz garatzea; hirugarrena, hiru eskolen arteo harremanak sakontzea eta, azkenik, haurrak egun horretan aktore bihurtzea.

Hau izango da egunaren egitaraua:

* KALEJIRA. Baigorriko karriketan Iparralai musika eskolako trikitilariek eta panderoek alaiturik! (Hitzordua arratseko 15.00etan Trinketan)

* GELDIALDIAK herriko ostatuetan eta zahar etxean, leku bakoitzean:
      - Partehartzaileek eguberriko kantuak emanen dituzte musika eskolako ikasleen laguntzarekin.
      - Xan Errotabehere kondalariak eguberriko ipuin bat kondatuko du, Basaizeako Arte taldeak ipuinari lotua den apainketa berezi bat obratu du gelditze leku bakoitzean!
      - Ostalariek arratsaskari bat eskainiko dute.

* OLENTZEROren heltzea

* Eguberriko IKUSGARRIA, Juantorena Ostatuan (arratseko 17.00etan)
      - IPARRALAI musika eskolako korala, txistulariak eta akordeonistak.
      - “Solas eta Jolas” Afrikako perkusio gazte taldea.
      - “OLENTZERO”. Hiru eskoletako haurren antzerki emanaldia.