Gogotsu hasi dira Hik Hasiren Topaketa Pedagogikoak

2008-07-01

Pedagogia Fakultatean egin den sarrera ekitaldiarekin hasi dira aurtengo Hik Hasiren IX. Topaketa Pedagogikoak. Hasiera emateko, Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendi topaketen koordinatzaileak eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Iñaki Zabaleta dekanoak hitz egin dute. Horrekin batera, Zarauzko Ikastolako hainbat haurren abestiek alaitu dute giroa, Imanol Urbietaren hainbat kantu abestuz. Ondoren, bakoitza bere ikastarora abiatu da, gustuko gaietan murgiltzeko gogoz.

 
 
Gogotsu hasi dira Hik Hasiren Topaketa Pedagogikoak

Euskal Herriko 500 lagunek parte hartuko dute egunotako ikastaro orotan, Pedagogia fakultatean, Informatika fakultatean eta Ekintza Ikastolan. Arratsaldeetan ere saio libreak izango dira. Gaurkoan, Aiko taldeak girotu du arratsaldea dantza saioa dinamizatuz, eta bihar, ostera, euskal antzerkiak hezkuntzan betetzen duen paperaz arituko dira hainbat aditu eta kide.