JUUL 2008 hauteskunde literarioak

2008-04-24

Aurten ere, Ikastoletan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek hauteskunde literarioak izan dituzte denen artean, euskaraz argitaratu den liburu onenak eta ilustratzaile onenak hautatzeko. Atzo, apirilak 23, Nazioarteko Liburu Egunarekin batera, 14.500 ikasle baino gehiagok eman zuten botoa.

 
 
JUUL 2008 hauteskunde literarioak

Egitasmo hau irakurzaletasuna sustatzeko xedez egiten da Euskal Herriko Ikastola askotan. Era berean, bozka prozesua ikasten dute eta partaide dira, aukeraketa egiteaz gain, lehendakari, mahakide eta idazkari lanetan aritzen batira.

Boto emaileak sei kategorietan banatuko dira:

A- Haur Hezkuntza
B- Lehen Hezkuntza (1go eta 2. maila)
C- Lehen Hezkuntza (3. eta 4.maila)
D- Lehen Hezkuntza (5. eta 6. maila)
E- DBH
I- ILUSTRATZAILEAK