Eskerrik asko, Rikardo!

2007-09-24

Udazkeneko hostoekin batera zendu zaigu Rikardo Ederra. Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren alde etenik gabe jardun du nafarrak bizitza osoan zehar. 

 
 
Eskerrik asko, Rikardo!

Nafarroako irakaskuntza publikoan D ereduaren alde aritu zen hasiera-hasieratik, Sortzen-en koordinatzaile izan zen, gero Sortzen-Ikasbatuazen Nafarroako koordinatzaile, elkarte horren barruan “Euskaraz mintzo” egitasmoaren sustatzaile. Azken urteotan Dindaia Fundazioa sortu zuen eskolaz kanpoko jardueretan euskararen kalitatea eta presentzia bermatzeko xedez. Hik Hasin ere aldamenean izan dugu gure ibilbide guztian zehar.Eskerrik asko guztiagatik, Rikardo!