Kalean da Gida berria

2007-09-07

Hik Hasiren Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gidaren 6. edizioa argitaratu berri da. Heziketa lanerako lagungarri gerta daitezkeen proposamenak biltzen dira bertan zazpi ataletan banatuta: Historia eta Artea, Zientzia eta Ingurugiroa, Kirolak, Nekazal Prozesuak eta Aterpetxeak, Zerbitzuak, Irakaskuntzako Erakundeak eta Ikasmaterialak. Liburuaz gain, web atari honetan ere ikusi daiteke.

 
 
Kalean da Gida berria

Eskola eta herria, hiria eta eskola gero eta lotuagoak egotea komeni dela dio hainbat pedagogok, psikologok eta hezitzailek. Hik Hasik uste du bere 13. ikasturte hasieran aurkezten duen Gidak lagun lezakeela bide horretan.

Eguneroko ikasgaiak osatu eta aberasteko baliagarri izan daitezkeen hainbat eskaintza eskura jartzen ditu gidak. Gelako jarduna osatzeko Euskal Herrian zer eskaintza eta proposamen egiten diren jakiteko modua ekaintzen du.