Amaitu dira Topaketak

2007-07-06

Zizka-mizka goxoekin amaitu dira Hik Hasiren VIII.Topaketa Pedagogikoak. Ikastaroak bukatu eta luntxera hurbildu ziren emaile eta ikasleak, asko ikasi ostean sabelak elkarrekin betetzera. Hik Hasik eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak, balorazio positiboa egiten dugu hiru egun hauen ondoren.

 
 
Amaitu dira Topaketak

Etorri diren irakasle gehienak irakasleak dira eta euren lehen opor egunetan hona etorri izanak pozten gaitu, hori prestakuntza berritzeari garrantzia ematen dioten seinale bait da. Ikastaro eskaintza interesgarria, baliagarria eta praktikoa izan dela azpimarratu dute ikasleek. Emaileek ostera, ikastaroetara etorri direnak gogotsu etorri direla azaldu dute, eta parte-hartze handia izan dela orokorrean.

Milesker bertara hurbildu zareten guztioi eta hurrengo urterarte. Argazkiak ikusi nahiez gero jo ondorengo loturara. Edozein iradokizun, ideia edo helarazi gero, idatzi hikhasi@hikhasi.eus era eta gustura entzungo zaitugu.