JUUL literatura kanpainaren sari banaketa

2007-06-08

Atzo iluntzean izan zen Vianako kultur etxean hauteskunde literarioetan bozkatuen atera diren ilustratzaile eta idazleei sari banaketa ekitaldia.

Hauteskunde literarioetan haurrak izan dira bozkatu dutenak, eta 11.500 ikasle inguruk hartu dute parte guztira. Denen artean, euskaraz argitaratu den liburu onenak eta ilustratzaile onenak hautatu dituzte. Egitasmo hau irakurzaletasuna sustatzeko xedez egiten da.

 
 
JUUL literatura kanpainaren sari banaketa

Sarituak:
* Mitxel Murua
* Juan Kruz Igerabide
* Joxemari Iturralde
* Joxean Sagastizabal
* Mikel Valverde
* Elena Odriozola
* Asisko Urmeneta