III. haurren antzerki topaketetan haurrak ezin gusturago ibili ziren

2007-05-07

Miarritzen elkartu ziren pasa den Maiatzaren 4an Baiona, Angelu, Miarritze, Kanbo eta Uztaritzeko haurrak. Ikastola bakoitzeko haur taldeek, irakasleekin batera, urtean zehar prestatutako antzerkia taularatu zuten Pax aretoan.

 
 
III. haurren antzerki topaketetan haurrak ezin gusturago ibili ziren

Zazpi antzerki izan ziren guztira, gai orotarikoak. Baina batez ere, animalien alegiak eta betiko ipuin klasikoak izan ziren ikusgai, beraien moldaera propioekin. Bost, sei eta zazpi urteko haurrak, ederki moldatu ziren taula gainean, Goizeko 10:00etatik bazkalorduraino antzerki aretoan egon ziren. Ondoren, denak elkarrekin bazkaldu, eta arratsaldean, jokoak egin zituzten.