36. MINDFULNESS edo arreta osoarekin IRAKURTZEN. DONOSTIAn

Irakasleak: *Virginia BELATEGI AZPIRI – erain Hezkuntza Integrala. Komunikazio Ikasketetan graduatua. Arrisku Psikosozialen Prebentziorako goi-mailako teknikaria. Gestalt Terapian eta Talde Dinamikan trebatua.

Oharrak:


Uztailak 4, 5 eta 6. Donostiako EHUn.


9:00-14:00


Testuak ulertzea oinarrizko trebetasuna dugu ikaste prozesuan, prozesu hori ondo bete ezean nekeza delako gainerako materia eta edukiez jabetzea. Nolanahi ere, gure ikasleek testuak eta jarraibideak ulertzeko arazoak izaten dituzte askotan, horrek akademikoki eta baita pertsonalki ere dakartzan kalteekin.


Gabezia hori ase nahian, bi arlo jorratuko ditugu. Bata, irakurketaren esparru espezifikoarekin eta ikasleen ahalduntze-prozesuarekin lotutakoa, eta bestea, arreta lantzera bideratutakoa, Mindfulness edo Arreta Osoaren ildoko ariketa eta oinarri teorikoen bidetik.


Helburuak


• Irakurketak eskatzen dituen estrategia kognitibo, metakognitibo eta motibazionalez jabetzea, testu-motaren eta eginkizunaren arabera.

• Arreta oinarrizko baliabidetzat hartuta, gelan Mindfulness ildoko ariketak praktikatzea arreta lantzeko eta gela barruko giroa hobetzeko.

• Ikaslea hartzaile izatetik, edukien sortzaile bihurtzea, irakurketa prozesuaz ahalduntzeko tresnak eskainiz.