44. Tertulia dialogikoen bitartez, adimen emozionalean sakondu

Irakasleak: * Eñaut SOLAGUREN MAGUREGI. Gorputz eta Haur Hezkuntzako profesionala. Adimen emozionalean aditua.

Oharrak:


Uztailak 6, 7 eta 8. Leioan, EHUko Irakasle Eskolan.


9:00-14:00

Adimen emozionalaren oinarriak zehazten dituzten hainbat testutatik abiatuta, haiek irakurri, paragrafo edo esaldi bat aukeratu eta norberaren bizipenetan oinarrituz, beste tertuliakide guztiekin partekatu eta horiek esan beharrekoa entzunez ere asko ikasi daiteke.

Ez da ezer ondo edo gaizki egongo, ez da ezer hobea edo txarragoa izango. Bakoitzak bere ikuspuntua izango du eta hura adierazteko eskubidea izango du. Nola ez, argi izan beharko dugu, beste parte hartzaile guztiak errespetatu beharko direla. Horrelako tertulia motak gai literarioekin egin izan dira. Tertulietarako gai nagusi moduan adimen emozionala hartuz, horren oinarriak zehaztu eta norbere esperientzietatik abiatuz, asko ikasi ­daiteke.


Norentzat


Interesa duen edonorentzat.