Ordenagailuaren erabilera musika gelan

Irakasleak: ZABALA, Xabier. Ekintza ikastolako musika irakaslea

Oharrak:


Egun, bizi garen egoera aztertuta, esan genezake ordenagailua gero eta tresna beharrezkoagoa dugula eguneroko lanean; eta, ez badugu erabiltzen, ziur egon guretzat egokia izan daitekeen programarik aurkitu ez dugulako dela.

Ikastaro honetan hainbat gauza jorratuko ditugu, baina, batez ere, informatika musikalak eskaintzen dizkigun aukerak aztertuko ditugu, norberak bere beharren arabera nahi duen programa erabiltzeko.