HAUR TXIKIEN MUGIMENDUAREN BEHAKETA

HAUR TXIKIEN MUGIMENDUAREN BEHAKETA

Azaroaren 5ean (ostirala) DURANGON. Goizez.

Azaroaren 6an (larunbata) DONOSTIAN. Goiz eta arratsaldez

Haur txikien mugimenduaren garapenak duen garrantziaz jabetuta, haurrak garapen egokia izan dezan, jaio berritik kontuan hartu beharko litzatekeena adieraziko da jardunaldietan.

EGITARAUA

9:00. Materialaren banaketa.

9:30. Mugimendu askatasunaren garrantzia subjektibitatearen genesi goiztiarrean. Haren baldintzak eta arriskuak. (Gaztelaniaz)

* Myrtha Hebe Chocler. Buenos Aireseko (Argentina) Psikomotrizitate Eskolako zuzendaria. Psikologian eta Fonoaudiologian doktorea den emakume argentinar hau Fundari (Umeen Eskubideen Aldeko Fundazioa) erakundeko zuzendaria da. Kargu bera du Buenos Aireseko (Argentina) Catamarcako Unibertsitate Nazionaleko Umeen Garapenaren Arreta Goiztiarraren ikasketetan.

11:30. Atsedenaldia

12:00. Jauzia, otsoa eta etxetxoa. 2 urtekoekin egindako esperientzia.

* Elena Herran. EHUko irakaslea. Maistra, Psikomotrizitatean espezialista eta Psikologian doktorea. Urteak daramatza haur txikien ikerketak egiten.

13:00. MAHAI INGURUA

Myrtha Hebe Chocler eta Elena Herran

14:00. Atsedenaldia

15:30. Haur Txikien mugimendua aztertzen

* Elena Herran.

18:00. Amaiera

PREZIOAK:

Matrikula: 60 euro Donostian eta 40 Durangon

Norbanako harpideak: 30 euro Donostian eta 20 Durangon

Harpide langabetuak: 20 euro Donostian eta 10 Durangon

MATRIKULA EPEA: 2010-10-29

Harpide izateko

IZENA EMATEKO

2010eko uztaila: XI. HIK HASI Udako Topaketak.

2010eko uztaila: XI. HIK HASI Udako Topaketak.

Uztailaren 1ean eta 2an.

2010eko martxoa: KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA Etorkinen alaba-semeak eskolan

2010eko martxoa: KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA Etorkinen alaba-semeak eskolan

Otsailaren 27an (larunbata) DONOSTIAN (Ekintza ikastolan)
Martxoaren 6an (larunbata) DURANGON

Saio bera izango da bi tokietan. Kopuru mugatua bi saioetan

9:00etatik 14:00etara
Saioaren egitasmoa kultura arteko hezkuntzaren gaineko oinarrizko eduki batzuk (bai kontzeptualak eta baita jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere) lantzea da. Halaber, parte hartzaileen hausnarketa eta autokontzientzia bultzatu nahi du ikasle etorkinen eskolatzearen gainean.

HELBURUAK (KONPETENTZIAK)
Parte hartzaileak:

• Kultura artekotasunarekin lotuta dauden oinarrizko zenbait kontzeptu ezagutu eta aplikatuko ditu.
• Kultur aniztasunari eta hezkuntzari buruz ikertzaileek egindako zenbait ekarpen ezagutuko ditu eta modu kritikoan baloratuko ditu.
• Beste kultura batzuetako pertsonekiko dauzkan jarrerei buruz hausnartuko du, hezkuntzako profesional gisa, batez ere.

EDUKIAK

1. Errealitate kultura anitza eta haren hainbat ondorio:

• Autoktonoen hainbat kezka eta beldur
• Zer aldatu da eskolan inmigrazio berriarekin?
• Immigrazioa eta eskola inklusiboa

2. Kultura artekotasunerako hezkuntza:

• Zer da “kultura arteko hezkuntza”?
• Zer da “kultura”? Nola landu gelan?
• Kultura eta parekotasun eza
• Akulturazio prozesua eta akulturazio estresa. Gizarte berrian moldatzea
• Autoktonoen jarrerak etorkinekiko
• Estereotipoak
• Identitatearen eraikitzea

METODOLOGIA


Saioa metodologia aktiboan oinarrituko da. Bertan, gidariak aurkeztuko dituen edukiak eta ikasleek irakurriko dituzten materialak landu eta debatituko dira, eta partehartzaileen ideiak, kezkak eta ezagutzak elkartrukatzeko gunea izango da. Hainbat kasuren azterketa egingo da.

* Amelia BARQUIN (Donostian). HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
* Monika MADINABEITIA (Durangon). HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

PREZIOA:
Matrikula arrunta: 40 euro
Harpide eta langabetuak: 20 euro
Harpide langabetuak: 10 euro

Harpide izateko

IZENA EMATEKO

</b>2010eko otsaila: EMMI PIKLER: haurraren autonomia </b>

</b>2010eko otsaila: EMMI PIKLER: haurraren autonomia </b>

EMMI PIKLER: haurraren autonomia

- Otsailaren 5ean (ostirala) DURANGOko Musika Eskolan

- Otsailaren 6an (larunbata) DONOSTIAko Ignazio M. Barriola eraikinean. (EHUko Pedagogia Fakultatearen ondoan)

Saio bera izango da bi tokietan

Nahiz eta Piklerren marko teorikoa, oraingoz 0-3 urtetara mugatu, bertan entzungo ditugun ponentziak eta ikusiko ditugun esperientziak Haur Hezkuntza osoko irakasle eta monitoreentzako baliagarriak izango direlakoan gaude. Horregatik, egin dugu deialdia Haur Hezkuntza osoarentzat.

PROGRAMA:

9:00 Karpeta eta materialaren banaketa.

9:30 EMMI PIKLER. Marko orokorra.

* Ezozi ARIZAGA. Euskal Herriko Pikler-Lóczy sustatzaile guneko partaidea.

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30 Emmi Piklerren ekarpena zaintzan oinarrituta (autonomia, errespetua...). Ikuspegi orokorretik partikularrera, janariaren gaian sakonduz.
Zaintza uneetan hezitzen: jatorduetan, progresiboki, autonomoak izateko bidean.

* Montse FABRES. Kataluniako “Mestres per l´AUTONOMIA” taldeko kidea (gaztelaniaz).

13:00 Mahai ingurua. Kezka eta galderentzako tartea.

* Ezozi ARIZAGA eta Montse FABRES

14:00-15:30 Atsedenaldia

15:30 Haur Hezkuntzan egindako esperientziak. Kataluniako Torrelles-eko Haur Eskolako jangelan egindako esperientzia: elikadura haur txikiekin.

* Neus PAÑELLA. Haur Eskolako irakaslea (gaztelaniaz).

16,30: Aintzane BULDAIN eta Alfredo HOYUELOS, Txantreako IZARTEGI haur eskolan egindako esperientzia.
17,30: Ana ARAUJOk aurkeztutako hirugarren esperientzia.

PREZIOAK:

Matrikula: 60 euro

Harpidedunak: 30 euro

Harpide langabetuak: 20 euro

MATRIKULATZEKO EPEA: 2009-01-31

2009ko uztaila X. Udako Topaketa Pedagogikoak

2009ko uztaila X. Udako Topaketa Pedagogikoak

Uztailaren 1, 2 eta 3an.

2008ko uztaila: IX. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

2008ko uztaila: IX. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

Uztailaren 1, 2 eta 3an (asteartetik ostegunera)

© 2012 HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa

Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa)

T. (+34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus