2010eko martxoa: KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA Etorkinen alaba-semeak eskolan

2010eko martxoa: KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA Etorkinen alaba-semeak eskolan

Otsailaren 27an (larunbata) DONOSTIAN (Ekintza ikastolan)
Martxoaren 6an (larunbata) DURANGON

Saio bera izango da bi tokietan. Kopuru mugatua bi saioetan

9:00etatik 14:00etara
Saioaren egitasmoa kultura arteko hezkuntzaren gaineko oinarrizko eduki batzuk (bai kontzeptualak eta baita jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere) lantzea da. Halaber, parte hartzaileen hausnarketa eta autokontzientzia bultzatu nahi du ikasle etorkinen eskolatzearen gainean.

HELBURUAK (KONPETENTZIAK)
Parte hartzaileak:

• Kultura artekotasunarekin lotuta dauden oinarrizko zenbait kontzeptu ezagutu eta aplikatuko ditu.
• Kultur aniztasunari eta hezkuntzari buruz ikertzaileek egindako zenbait ekarpen ezagutuko ditu eta modu kritikoan baloratuko ditu.
• Beste kultura batzuetako pertsonekiko dauzkan jarrerei buruz hausnartuko du, hezkuntzako profesional gisa, batez ere.

EDUKIAK

1. Errealitate kultura anitza eta haren hainbat ondorio:

• Autoktonoen hainbat kezka eta beldur
• Zer aldatu da eskolan inmigrazio berriarekin?
• Immigrazioa eta eskola inklusiboa

2. Kultura artekotasunerako hezkuntza:

• Zer da “kultura arteko hezkuntza”?
• Zer da “kultura”? Nola landu gelan?
• Kultura eta parekotasun eza
• Akulturazio prozesua eta akulturazio estresa. Gizarte berrian moldatzea
• Autoktonoen jarrerak etorkinekiko
• Estereotipoak
• Identitatearen eraikitzea

METODOLOGIA


Saioa metodologia aktiboan oinarrituko da. Bertan, gidariak aurkeztuko dituen edukiak eta ikasleek irakurriko dituzten materialak landu eta debatituko dira, eta partehartzaileen ideiak, kezkak eta ezagutzak elkartrukatzeko gunea izango da. Hainbat kasuren azterketa egingo da.

* Amelia BARQUIN (Donostian). HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
* Monika MADINABEITIA (Durangon). HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

PREZIOA:
Matrikula arrunta: 40 euro
Harpide eta langabetuak: 20 euro
Harpide langabetuak: 10 euro

Harpide izateko

IZENA EMATEKO

</b>2010eko otsaila: EMMI PIKLER: haurraren autonomia </b>

</b>2010eko otsaila: EMMI PIKLER: haurraren autonomia </b>

EMMI PIKLER: haurraren autonomia

- Otsailaren 5ean (ostirala) DURANGOko Musika Eskolan

- Otsailaren 6an (larunbata) DONOSTIAko Ignazio M. Barriola eraikinean. (EHUko Pedagogia Fakultatearen ondoan)

Saio bera izango da bi tokietan

Nahiz eta Piklerren marko teorikoa, oraingoz 0-3 urtetara mugatu, bertan entzungo ditugun ponentziak eta ikusiko ditugun esperientziak Haur Hezkuntza osoko irakasle eta monitoreentzako baliagarriak izango direlakoan gaude. Horregatik, egin dugu deialdia Haur Hezkuntza osoarentzat.

PROGRAMA:

9:00 Karpeta eta materialaren banaketa.

9:30 EMMI PIKLER. Marko orokorra.

* Ezozi ARIZAGA. Euskal Herriko Pikler-Lóczy sustatzaile guneko partaidea.

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30 Emmi Piklerren ekarpena zaintzan oinarrituta (autonomia, errespetua...). Ikuspegi orokorretik partikularrera, janariaren gaian sakonduz.
Zaintza uneetan hezitzen: jatorduetan, progresiboki, autonomoak izateko bidean.

* Montse FABRES. Kataluniako “Mestres per l´AUTONOMIA” taldeko kidea (gaztelaniaz).

13:00 Mahai ingurua. Kezka eta galderentzako tartea.

* Ezozi ARIZAGA eta Montse FABRES

14:00-15:30 Atsedenaldia

15:30 Haur Hezkuntzan egindako esperientziak. Kataluniako Torrelles-eko Haur Eskolako jangelan egindako esperientzia: elikadura haur txikiekin.

* Neus PAÑELLA. Haur Eskolako irakaslea (gaztelaniaz).

16,30: Aintzane BULDAIN eta Alfredo HOYUELOS, Txantreako IZARTEGI haur eskolan egindako esperientzia.
17,30: Ana ARAUJOk aurkeztutako hirugarren esperientzia.

PREZIOAK:

Matrikula: 60 euro

Harpidedunak: 30 euro

Harpide langabetuak: 20 euro

MATRIKULATZEKO EPEA: 2009-01-31

2009ko uztaila X. Udako Topaketa Pedagogikoak

2009ko uztaila X. Udako Topaketa Pedagogikoak

Uztailaren 1, 2 eta 3an.

2008ko uztaila: IX. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

2008ko uztaila: IX. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

Uztailaren 1, 2 eta 3an (asteartetik ostegunera)

2000ko uztaila: I. HikHasi Udako Topaketa Pedagogikoak

Iritsi dira Hik Hasi Udako Topaketak! 900 pertsona inguru ibiliko gara Donostian hainbat ikastaro, hitzaldi, aurkezpen eta saiotan parte hartzeko. Orain dela urte batzuk Adarra Talde Pedagogikoak antolatzen zituen ikastaroek berea eman zuten. Geroztik hutsune bat nabaritu izan da, eta orain, topaketa hauek hutsune hori betetzera datoz. Gauza berriak ikusi eta ikasteaz gain, elkarrekin egoteko aukera eskainiko digute topaketok.

Gure erronka egungo irakaskuntzan ikusten ditugun hutsuneei erantzuna ematea izan da, ahal den neurrian behintzat, eta matrikula kopurua ikusita, asmatu dugulakoan gaude. Horrelako elkargune baten beharra zegoela nabari zen, eta sortu dugu. Hik Hasiren ideia edo asmoa ilusioz sortu zen eta gogo hori handituz joan da ingurunean aurkitutako laguntza eta animoei esker. Eskerrak eman beharrean gaude beren prestutasuna agertu duten guztiei, hasieratik animatu gaituztenei eta gurekin lanean dabiltzan guztiei. Guztion lanaren emaitza izango dira euskal irakaskuntzako topaketa hauek, eta aurrerantzean ere denon artean gorpuztuz joango gara. Denon parte-hartzearekin, lankidetzarekin eta indarrarekin Euskal Eskolaren bidea zabaltzen eta sendotzen jarraituko dugu.

Dena dela, ezin ditugu ahaztu guri bidea ireki zigutenak, lehen urratsak eman zituztenak, alegia. Horregatik, Hik Hasi Udako Topaketen aurkezpen ofizialean leku berezia eskaini diegu Euskal Eskolaren hastapenetan ibilitako irakasleei. Gauzak horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza Nagusiarekin batera ekitaldi berezia prestatu dugu.

Ekitaldi horrekin Euskal Eskolaren hastapenetan ibilitako irakasleak omendu nahi ditugu. Izan ere, jakina da Euskal Eskolak mende bateko ibilbide luzea egina duela, hastapen isolatu eta xumeetatik, nahi bada, eskola eredu finkatu eta sustraituak ezartzerainokoa. Ibilbide horretan, zer esanik ez, hainbat esperientzia eta ekarpen egin dira, baina sarri askotan esperientzia horiek guztiak tokian tokikoak izatetik harat ez dira igaro.

Hastapenetan aritu zirenen kezkak zein ziren eta zein iturri pedagogikotara jo zuten ezagutu nahi dugu. Gaur egungo eskola hobeto ulertzeko edota hezitzaileen artean zabaldu diren praktikak beste ikuspegitik aztertu eta baloratu ahal izateko aukera emango digu.

Horrek guztiak eta topaketa hauetan ikas dezakegunak balio beza gure eguneroko lanerako, gure ezagutza areagotzeko, gure arteko harremanak estutzeko eta euskal hezkuntzari bultzada bat emateko. Hala bedi!

2001eko uztaila: II. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

hik hasik antolatutako II. Udako Topaketa Pedagogiko hauek ilusioz eta gogoz antolatzen hasi ginen. Iazkoa erronka gisa hartu genuen, gure aldizkariaren 50. zenbakiaren kaleratzea aitzakiatzat harturik. Apustu hark erantzun ezin hobea izan zuen, eta aurten ere topaketak antolatzera animatu gintuen.

Lehenengo aldiak izaten duen berritasun eta primiziarik gabe, aurtengo ikastaroek iaz adinako erantzunik izango ote zuten zen gure kezka. Aitzitik, matrikulatu kopurua ikusirik, iazkoa errepikatzera goazela esan daiteke. 600 pertsona inguru matrikulatu dira 20 ikastarotan, eta hizlari eta antolatzaileon artean 700 lagun inguru bilduko gara uztailaren 3, 4 eta 5ean Donostian.

Erantzun honek argi uzten du euskal irakaskuntzan gabiltzanok prestakuntza gosea daukagula. Eguneroko lana hobetzeko aukera emango diguten ikastaroak nahi ditugu, gure beharretara egokitutako ikastaroak. Hori jakinik, hik hasiren erronka dauden gabezia, hutsune eta kezkei erantzuna emateko aukera eskaintzea da, bai ikastaroen eta saioen bidez, eta baita elkarrekin egoteko topagunea sortuz.

Horrela, aurten 20 ikastaro izango dira, horietako bitan taldea bikoiztu delarik eskaerari erantzun ahal izateko. Hainbat gai eta arlo ukitzen dituzten ikastaroak dira, zehatzak eta praktikoak. Teoria arloa jorratzen da batzuetan, infomatika eta teknologia berriak beste batzuetan, gaurkotasuna eta kezka sortzen duten gaiaren ingurukoak dira beste zenbait, eta espresioarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten ikastaro arinak beste zenbait. "Etorkinak eta kulturaniztasunaren trataera hezkuntzan" ikastaroa bertan behera gelditu da erantzun eskasa jaso duelako. Guk ilusio handia geneukan gaurkotasuna duen eta kezka sortzen duen gai hau lantzeko. Gero eta etorkin gehiago dago gure artean eta eskolan eman behar zaien trataera eta heziketa euskal ikuspegitik aztertu nahi genuen. Bruselan gai hau jorratzen ari diren pertsonak etortzekoak ziren. Baina, esan bezala, ikastaroa aurrera ateratzeko adinako erantzunik ez zuen jaso.

Goizeko lanari arratsaldeko saioek emango diote segida, modu lasaiagoan, baina gogoa duenari ikasteko eta esperientziak elkartrukatzeko aukera emanez.

Urte osoko lanaren emaitza ikustera goaz. Hilabeteetan jorratutako soroan uzta jasotzeko unea iritsi da. Jende askok lagundu digu soro horretan lurra prestatzen, hazia ereiten edota ureztatzen. Lerro hauetatik laguntza guztia eskertu nahi dugu, eta bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta EHUko Pedagogia Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarena. Lehenengoarekin, iaz bezala, topaketen aurreko hasiera ekitaldia antolatzen jardun dugu. Gipuzkoako Foru Aldundia gazteen hizkera informalaren erabilera bultzatzeko egiten ari den lana, ikastetxeetako ahaleginarekin lotu nahi izan dugu, eta aurkezpenean Joxerra Garziak eskainiko duen hitzaldia izango da horretarako bide emango duena. Pedagogia Fakultateko aipatu sailaren aldetik, ostera, ikastaroetarako lekua aurkitzeko eta egokitzeko garaian jaso dugun jarrera, laguntza eta prestutasuna ere benetan eskertzen ditugu.

Eta orain, uzta jasotzeko garaia iritsi denean, argi utzi nahi dugu ez dugula guretzako nahi uzta hori, denon artean banatzeko baizik. Ikastaroetan parte hartzen duzuen guztion artean eta interesa agertzen duen edonoren artean banatu nahi dugu. Atera bekio bakoitzak ahal duen etekinik handiena, bai berarentzat eta baita, oro har, euskal hezkuntzarentzat ere. Horrela, gero eta soro handiagoa, oparoagoa eta aberatsagoa izango dugu. Ahalegin horretan jardun du hik hasik orain arte eta hemendik aurrera ere hala jarraituko du.

© 2012 HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa

Errekalde hiribidea, 59 - Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa)

T. (+34) 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.eus