Ezagutu AMARA BERRI eskola bertara joanez

Ezagutu AMARA BERRI eskola bertara joanez

Eskoletako Hezkuntza-Proiektu erreferentzialak ezagutarazteko ahaleginean, Hik Hasik antolatuta, AMARA BERRI ezagutzeko aukera eskainiko da otsailaren 26an eta 27an Morlans-eko eskolan bertan egingo diren jardunaldietan.

OTSAILAren 26an, ostirala, 18:00etatik 20:30era
Aurkezpen orokorra:
- 35 urteko ibilbidea.
- Hezkuntza Proiektua.
- Ezaugarri metodologikoak.
- Amara Berri Sarea.

OTSAILAren 27an, larunbata, 9:30etik 13:30era
Gaikako Ibilbideak: aurkezpenak eta bisitak geletara
- Haur Hezkuntza (2, 3, 4 eta 5 urte).
- Hizkuntzen trataera (euskara, gaztelera eta ingelesa).
- Matematika eta Zientzia, eskola aktibotik konpetentzietara.
- Hedabideak eskolan: telebista, egunkaria, internet...

Mahai ingurua
- Aurrera begira: zailtasunak, aukerak, erronkak...

EL MARTINET eskola

EL MARTINET eskola

Bartzelonako Ripolleteko El Martinet ikastetxea izango da azaroaren 20an eta 21ean Donostiako Irakasle Eskolan.

HAURRAREN AUTONOMIA jardunaldiak

Urtero bezala, aurtengo udazkenean ere, Haur Hezkuntzako jardunaldiak antolatu ditu hik hasi-k. "Haurraren autonomia" gaia hartuta, hainbat arlo jorratuko dira. Izango diren hizlariak:

-MYRTHA CHOCKLER psikomotrizista eta psikologian doktore argentinarra.

-XABIER TAPIA psikologo klinikoa.

-TERESA GODALL Bartzelonako unibertsitateko Irakasle Eskolako irakaslea.

-ALFREDO HOYUELOS. NUPeko irakaslea.

XVI. Hik Hasi Udako Topaketak

XVI. Hik Hasi Udako Topaketak

hik hasi proiektuak hamaseigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera, uztailaren 1ean, 2an eta 3an ­Donostian; eta EHUko Leioako Irakasle Eskolarekin batera, berriz, 6an, 7an eta 8an, Leioan.
Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dugu. Bertan, hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira.
Aurten, lehen aldiz, Donostiatik kanpo ere egingo ditugu Topaketak, zehazki, Bizkaiko EHUren Leioako Irakasle Eskolan.

Ordutegia
Ikastaroak: 9:00etatik - 14:00etara
Arratsaldeetako saioak, Donostiako Pedagogian soilik: 16:00etatik - 18:30era

Kopuru mugatuko ikastaroak
Ikastaro horietan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna.

II. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA

Herri hezitzaile eta parte hartzaile baten inguruko hausnarketan eta praktikan gabiltza Euskal Herriko hainbat herritar eta eragile; hala nola, Irrien Lagunak Kluba, HUHEZIko Sorguneak ikertegia, Lizarrako eta Iruñeko udal haur-eskolen taldea, Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta aisialdiko elkartea, Euskararen Topagunea, Ikastolen elkarteko aisialdiko taldea, Urtxintxa Bizkaia, Amarauna, Tabakalerako hezkuntza saila, Pil-pilean elkartea, Ttakun kultur elkartea eta Hik Hasi heziketa egitasmoa. Aipaturiko eragile horiek guztiak elkartu gara haurrentzako, gazteentzako, eta, oro har, herritar guztientzako egokiak diren herriak edo hiriak pentsatzeko, eta hainbat urrats emateko. Horrela, apirilaren 24an eta 25en, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaalen.

REGGIO EMILIA. 0-3 haur-eskolen pedagogia ildoaren azalpena eta praktika

Mundu zabalean oso ezagunak dira Reggio Emiliako haur eskolak. Alde batetik, parte-­hartzaile eta gertuko gestioa duten Udal Haur Eskolak direlako; eta bestetik, oinarritu diren Malaguzziren pedagogiak haur bakoitzaren garapen osoa duelako xede. Mende erdia baino gehiago 0-6 urte bitarteko haurrekin aritu badira ere, azken 5 urtetan, eta, ildo ­pedagogiko bera erabiliz, 6-11 (Lehen Hezkuntza) jarri dute praktikan.

EGITARAUA

Azaroaren 14an, ostirala. BILBOko EHUren Bizkaia aretoa (Guggenheim ondoan).

8:45. Materialen banaketa.

9:15. Jardunaldien hasiera.

9:30. Reggio Emiliako haur-eskolen pedagogia.
- Maddalena TEDESCHI pedagogoa. Reggio Emiliako pedagogia arduraduna.
- Chiara SPAGGIARI. Reggio Emiliako Gianni Rodari 0-3 haur eskolako hezitzailea

11:30. Atsedena

12:00. Reggio Emiliako pedagogia.

- Maddalena TEDESCHI eta Chiara SPAGGIARI.

13:30. Galdera-erantzunak

14:00. Amaiera

-------------------------------------------------

Azaroaren 15ean, larunbata, DONOSTIAko KURSAAL jauregian.

8:45. Materialen banaketa.

9:15. Jardunaldien hasiera.

9:30. Reggio Emiliano pedagogia.
- Maddalena TEDESCHI pedagogoa. Reggio Emiliako pedagogia arduraduna.
- Chiara SPAGGIARI. Reggio Emiliako Gianni Rodari 0-3 haur eskolako hezitzailea

11:30. Atsedena

12:00. Reggio Emiliako pedagogia.
- Maddalena TEDESCHI eta Chiara SPAGGIARI.

13:30. Galdera-erantzunak

14:00. BAZKARI-atsedena

15:30. “Cinema paradiso”. Haurren arteko erlazioen fantasiaren gramatika.
- Alfredo HOYUELOS. IRUÑEko Udal Haur Eskoletako tailerista eta UPNAko irakaslea.

18:00. AMAIERA

--------------------------------------------------------------------------------

PREZIOAK

BILBO (goiza)

Matrikula arruntak 45 euro

Hazi Heziko harpidedunak edo langabetuak 35 euro

Hik Hasiko norbanako harpidedunak 25 euro

-----------------------------

DONOSTIA (goiza eta arratsaldea)

Matrikula arruntak 60 euro

Hazi Heziko harpidedunak 50 euro. Langabetuak 40 euro

Hik Hasiko norbanako harpidedunak 35 euro

Hik Hasi + Hazi Hezi 30 euro

-----------------------------

OHARRAK: Italieratik euskarara itzulpena egingo da. Beraz, euskaraz entzun ahal izateko, audiofonoa jaso beharko da sarreran.

“Reggio Emilia. 0-6 urte bitarteko Udal Haur Hezkuntza” liburua banatu egingo zaie parte-hartzaileei.

-----------------------------

Diru-sarrera, norberaren izenean egin, mesedez, Laboral Kutxako 3035 0036 15 0360036929 zenbakian.