KUBAko hezkuntza ezagutzeko bidaia

KUBAko hezkuntza ezagutzeko bidaia

Hik Hasik antolatuta, KUBAko hezkuntza ezagutzeko bidaia pedagogikoa egin nahi da martxoaren 30etik apirilaren 7ra. Horretarako, gutxieneko taldea osatu beharko litzateke.

Egun batean, hango hezkuntzaren antolaketa osoaren gainean hitz egingo digute, eta, beste hiru egunetan, zentroetara bisitak egingo ditugu: "Haurra hezten" programa, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Unibertsitate Aurrekoa eta Unibertsitateko Irakasleen Eskola.

Bi aukera eskainiko dira: Hik Hasik DENA antolatzea, eta, hango FORMAZIOA soilik hartzea.

Abenduaren 22ra bitartean izena emateko aukera dago. Ez egin diru-sarrerarik. Taldea sortzen bada, izena eman dutenekin harremanetan jarriko gara behin betiko matrikula egin dezaten. 

 

PREZIOAK

FORMAZIOA SOILIK: 450 euro. Norbanako harpidedunei, urteko harpidetza deskontatu egingo zaie. Hau da, hik hasi eta Hazi Hezi, bi aldizkarietako harpideduna izanda (450 - 65 = 385).

Hik Hasik DENA ANTOLATUTA: 1.800 euro. Bidaia, hotela eta formazioa. Norbanako harpidedunei, urteko harpidetza deskontatu egingo zaie.

HAURRAREN GARAPENAREN ANTOLATZAILEAK jardunaldiak

HAURRAREN GARAPENAREN ANTOLATZAILEAK jardunaldiak

Udazkenero, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzako jardunaldiak antolatzen ditu Hik Hasik. Aurten, “Haurren garapenaren antolatzaileak” izenburupean:
atxikimendua, komunikazioa, esplorazioa, jarrera-ziurtasuna, ordena-sinbolikoa…

*Myrtha CHOCLER psikomotrizista eta Pikler pedagogia ildoko argentinarra, eta, *Mondragon Unibertsitateko (HUHEZI) HAZITEGI ikertaldea arituko dira.

Aurtengo jardunaldiak, urriaren 27an Bilbon eta 28an Donostian izango dira goizeko 9:00etatik 14:00etara.

Bidaia Pedagogikoa REGGIO EMILIAra

Bidaia Pedagogikoa REGGIO EMILIAra

Italiako REGGIO EMILIA hirian hamarkadatan garatzen ari diren hezkuntza-proiektu aurrerakoi eta emankorra ezagutzeko bidaia pedagogikoa antolatu du Hik Hasik.
0-3ko zentroak eta 3-6 urte bitartekoen ikastetxeak ezagutzeko aukera izango da. 3-11 urte bitartekoen Loris Malaguzzi eskola ere bisitatuko da.
Ekainaren 1etik 20ra bitartean izango da izena ematea. Ekainaren 20rako taldea osatzen bada, bidaia egingo da eta matrikula formala gauzatuko da.

EGITARAUA
Urriak 10, asteartea
Euskal Herritik Italiarako bidaia.

Urriak 11, asteazkena
Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 12, osteguna
Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 13, ostirala
Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 14, larunbata
Italiatik Euskal Herrirako bidaia.

XVIII. Hik Hasi Udako Topaketak - 2017

XVIII. Hik Hasi Udako Topaketak - 2017

hik hasi proiektuak hemezortzigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearekin batera, uztailaren 3an, 4an eta 5ean ­Donostian eta EHUko Leioako Irakasle Eskolarekin batera, 6an eta 7an Leioan.
Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dugu. Bertan, hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira.

Ordutegia
Ikastaroak: 9:00etatik - 14:00etara izango dira Donostian eta 9:00etatik - 18.30era Leioan
Arratsaldeetako saioak, Donostiako Pedagogian soilik: 16:00etatik - 18:30era

Kopuru mugatuko ikastaroak
Ikastaro horietan aurrena izena ematen dutenek eta hik hasiko harpidedunek izango dute lehentasuna.

III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA

Herri hezitzaile eta parte-hartzaile baten inguruko hausnarketan eta praktikan gabiltza duela bost urte Euskal Herriko hainbat herritar eta eragile; hala nola, Irrien Lagunak Kluba, HUHEZIko Sorguneak ikertegia, Lizarrako eta Iruñeko udal haur-eskolen taldea, Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta aisialdiko elkartea, Euskararen Topagunea, Ikastolen elkarteko aisialdiko taldea, Urtxintxa Bizkaia, Urtxintxa Gipuzkoa, Amarauna, Tabakalerako hezkuntza saila, Arremanitz elkartea, Pil-pilean elkartea, Ttakun kultur elkartea, Elgoibarko euskara elkartea eta Hik Hasi heziketa egitasmoa. Aipaturiko eragile horiek guztiak elkartuta gaude haurrentzako, gazteentzako, eta, oro har, herritar guztientzako egokiak diren herriak edo hiriak pentsatzeko, balioetan hezteko eta hainbat urrats emateko. Horrela, maiatzaren 19an eta 20an, jardunaldiak egingo dira Donostiako EHUn.

Trokonizko Waldorf-GEROA eskola

Rudolf Steiner-WALDORF pedagogian oinarritzen den "Trokonizko GEROA eskola" ezagutuko dugu martxoaren 25ean. Trokoniz Arabako herria da eta bertako eskolan egingo da jardunaldia.

EGITARAUA
9:00etan, materialaren jasotzea.
9:15ean, sarrera ONGI-ETORRIA.

9:30ean, AURKEZPEN OROKORRA: Rudolf Steiner-Waldorf pedagogia
11:00etan, hamaiketako-atsedena.

11:30ean, GEROA eskolaren Hezkuntza Proiektua:
-Ikuspegi orokorra (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza)
13:30ean, Bazkari-atsedena.

15:30ean, TALDEKAKO bizipen praktikoa:
-Haur Hezkuntza.
-Lehen Hezkuntza.
-Bigarren Hezkuntza.
17:00etan, denok elkarrekin galderak, kezkak, iritziak, ekarpenak… egiteko aukera.
18:00etan, amaiera.