Bidaia Pedagogikoa FINLANDIAra

Apirilaren 17tik apirilaren 22ra bitartean bidaia pedagogikoa antolatu du Hik Hasik Finlandiara.
Hango Hezkuntza Sistema ezagutzeko, hainbat hitzaldi jasotzeaz gain, lau eskola, unibertsitatea eta abar bisitatuko dira.
40 kideko kopuru mugatua denez, Hik Hasiren harpidedunek izango dute lehentasuna.
Informazio gehiago: www.hikhasi.eus helbidean.

EGITARAUA:
Apirilaren 17an, astelehenean, Bilbotik Helsinkira joan.
Apirilaren 18an, 19an eta 20an, hainbat hitzaldi jasoko ditugu. Lau eskola ezagutzera joango gara: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Unibertsitate Irakasle Eskolan ere izango gara.
Apirilaren 21ean, ostiralean, turismo egiteko aukera egongo da.
Apirilaren 22an, Helsinkitik Bilbora itzuli.

Abenduaren 1etik 31ra izena emateko aukera.

Ikastaroak