Gradu ondoko bi urteko formazio berria: Lehen Hezkuntza eraldatzen

Badira jada urte batzuk Haur Hezkuntzan eraldaketa pedagogikoa hasi zenetik. Euskal Herrian, asko dira Haur Hezkuntzan paradigma aldaketa egin duten ikastetxeak. Eraldaketa horren testuinguruan hazi eta hezi diren haurrak Lehen Hezkuntzara iritsi ahala, hasi da Lehen Hezkuntzan ere mugimendua, , eta horrek dakarren prestakuntza beharrari erantzuteko bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasik.

Gradu osteko formazio berri honekin irakaslearen esku-hartzearen gaineko hausnarketari heldu nahi zaio, espazio, denbora, material eta abarrez gogoetaz gain, irakasleon esku-hartzeaz gogoeta partekatu eta sistematikoa egitea ezinbestekoa baita.

Lehen Hezkuntzan ere benetako premia dago haurraren jakin-minari eta motibazioari erantzungo dioten ikaskuntza prozesuak abian jartzeko. Horretarako eta benetan konpetentzietan sakontzeko bidelagun izango den hezitzaile gogoetatsuak tresnak behar ditu. Bi urteko formazio berri honek hori eskaintzen du:

  • Nori zuzendua? Lehen Hezkuntzan diharduten hezitzaile gogoetatsuei, eraldaketan hasiak edo hasteko gogoz daudenei. Sare eta lurralde guztietako irakasleak batuko dira formazioan.
  • Edukiak: Irakasle gogoetatsuaren rola; 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoak ezagutzen; hezkuntza proiektuaren prozesua; espazioen antolaketa; ebaluazio hezigarria; ikaste-prozesuak ulertzen (ikuspegi konstruktibista eta neurotzientziaren ekarpenak); oinarrizko konpetentzietan eta arlokakoetan sakontzea; pedagogia sistemikoa…
  • Formatzaileak: Aritz Larreta (arduradun pedagogikoa), Alvaro Beñaran (formazio pertsonalaren arduraduna), Ane Ablanedo, Nora Salbotx, Irene Lopez-Goñi, David Castrillo, Marisol Uria, Neus Sanmarti, Elena Laiz, Leire Arana…

2 Ikasturteak: 2.700 euro (matrikula 540 euro eta 90 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)

  • Hik Hasi aldizkariko harpidedunei 490 euro kostako zaie matrikula; Hazi Hezi-ko harpidedunei 520; eta Hik Hasi eta Hazi Hezi-ko harpidedunei 475.

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Plaza mugatuak izango dira eta lehentasuna izango dute HIK HASIko norbanako harpideek
  • Izena ematean matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.
  • Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Donostiako EHUren Irakasle Eskolan (Oñati plaza, 2) 
  • Egitarau osoa beheko PDF dokumentuan ageri da.
  • Antolatzaileen esku gelditzen da egitarauan egokitzen diren aldaketak egitea.
  • Ikasturte bakoitzean 75 orduko asistentzia presentziala bermatu behar du ikasleak.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da, eta jarraian ordainketa, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

  • Itzulketa:
         - Ikastaroa bertan behera gelditzen bada: ordaindutako guztia itzuliko da.
         - Ikasleak bere matrikula bertan behera uzten badu: ez da ezer itzuliko.

  • Matrikula: martxoaren 15etik apirilaren 29ra.

IZEN EMATEA

EGITARAUA


 

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.