69 abesti jolasteko. BERRARGITARATUA

69 abesti jolasteko. BERRARGITARATUA

4-12 urte bitarteko haurrentzako jolasak. Hizkuntz normalizazioaren arloan jarduten duen edonorentzat.

Abestiak, jolasen arabera sailkatuta daude, eta CDarekin batera doan liburuxkan, abesti bakoitzaren hitzak eta nola jolasten den azaltzen da, haurrek zein helduek euskaraz jolasteko aukera izan dezaten.

“69 abesti jolasteko” bilduman Haur-jolasen abestiak I – II eta IIIan agertzen ziren abestia guztiak aurkituko dituzu.

12.00 €
8.00 € harpidedunek
Kukurruku! (CDa)

Kukurruku! (CDa)

Ahozkotasuna lantzeko 6-12 urte bitarteko haurrentzako ipuinak.

A. Alkain,I. Beraetxe, A. Iturbe, H.Iruretagoiena, M. Murua, E. Esteibar, G. Beobide, X. Uzin, A. Iribar eta beste batzuen ahotsetan entzun daitezke dagoeneko argitaratutako Atxaga, Iturbe, Murua, Igerabide, eta Lertxundiren ipuinak, J. Ormazabalen poemak, Lopetegi eta Zabalaren abestiak eta Pirritx, Porrotx eta Antonio Bolasek haurrekin dituzten elkarrizketak eta ateraldiak.

12.00 €
8.00 € harpidedunek
ORAIN

ORAIN

Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak

Marinak hezitzaileekin eta ikasleekin lan handia egin badu ere, disko hau edozein pertsonarentzat da erabilgarri, oraina konszienteki bizitzen ikasi nahi izatea eskatzen du soil-soilik. Erabil itzazu zure inguruko haurrekin, hezitzailea bazara, eskolan, aisialdian zein etxean. Eskola garaian oso aproposak dira saio baten hasieran lantzeko. Etxean, berriz, egunaren amaieran erabiltzea da gomendagarria. Azkeneko lau piezak instrumentalak dira, zure ahotsaz ariketak asmatu, egokitu eta zuzendu ditzazun.

15.00 €
10.00 € harpidedunek