Untzi Museoa

 
 

 

Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan dago, Kontsulatuaren dorretxean. Eraikin hau XVIIII. mendekoa da. Ekipamendu irekia da, jendearengandik hurbila eta aktiboa gizakiaren eta itsasoaren arteko harremana hedatzeko eginkizunean, aldi baterako erakusketen eta kultura dinamizatzeko programen bidez. Halaber, bere helburuetako bat kanpo-harremanen sare bat osatzea da, hartara Museoa erreferentzia izan dadin euskal itsas historiari eta kulturari lotutako ekimenen artean. Museoak hiru erakusketa areto ditu –Lonja, Areto nagusia eta Ganbara– eta itsas gaiarekin erlazionaturiko aldi baterako erakusketak izaten ditu ikusgai. 

Museoko Hezkuntza Zerbitzuak publiko ezberdinei zuzenduta eskaintzen duen programa pedagogikoak hainbat ekitaldi biltzen ditu (bisitak, tailerrak, ibilbideak eta abar) eta haien diseinua egokitu egiten da talde bakoitzaren beharrizan jakinen arabera. Programa pedagogikoa gaikako sei ardatzetan egituratzen da, zeintzuek bere baitan hartzen baitituzte euskal itsas historiaren atalik esanguratsuenak: Personak; Gizartea; Ekonomia; Nabigazioa; Geografia eta Natura; Teknologia. 

Programa pedagogikoa eskuragarri dago museoko webgunean: 
www.itsasmuseoa.eus

 

OHARRA: Bisitak eta tailerrak aldez aurretik ­hitzartu behar dira.
Museoan egiten diren jardueretan parte har­tzeko 2,5 € ordaindu beharko du taldekide bakoitzak, irakasleek doako sarrera izango dute. 

 

Ordutegia
Asteartetik larunbatera:
10:00 - 14:00
16:00 - 19:00

Igandeetan eta jaiegunetan:
11:00 - 14:00

Udarako egutegia 
igandeetan:
11:00 - 14:00
16:00 - 19:00

Astelehenetan itxita.