San Telmo Museoa

 
 

 

San Telmo Museoa Euskal Herriko museo zaharrena da, guztiz eraberritua, eta bertan euskal gizartearen bilakaera ezagutu dezakegu historiaurretik gaur egun arte. 

Erakusketa iraunkorra abiapuntutzat hartuta, museoak ikasmaila guztietarako   eskaintza   zabala   du  eta  bisita  egiteko   era   ezberdinak planteatzen ditu ikasleen esperientzia paregabea eta ahaztezina izan dadin.

 

San Telmo Museoko eskaintza didaktikoa lau eremu esperientzialetan antolatzen da:

-- HAUR HEZKUNTZA: Museoa SENTITU “Hura sentitu, hauxe kontatu”

Museoa zentzumenen bitartez ezagutuko dugu. Ukimena, usaimena, dastamena, entzumena eta ikusmena erabiliz hainbat objektu ezagutuko ditugu jokoa eta ezusteak jardueraren oinarria izanik.

-- LEHEN HEZKUNTZA: Museoa GOZATU “Hura ikusi, hau ikasi; hura sentitu, hauxe kontatu”

Museoko aretoetan murgilduko gara sentimenen eta zentzumenen bitartez. Gure bizipenak taldekideekin partekatuz museoaz jabetuko gara jokoa eta objektuek ezkutatzen dutena medio.

-- BIGARREN HEZKUNTZA: Museoa AMESTU “Hura ikusi, hauxe pentsatu, hauxe adierazi”

Denboraren makinan sartuz gero, zein gertakari historikorekin topo egingo genuke? Karlistak izango ginateke? Erdi Aroko zaldunak? Jose Antonio Agirre lehendakaria? Frankismo garaiko emakumea? Euskaltzalea? Antimilitarista? 

-- BATXILERGOA: Museoa BIZI “Hura ikusi, hauxe bizi, hauxe pentsatu”

Taldekideen artean hainbat gertakari historiko aztertu eta gero, eztabaida gunea sortu eta iritzia emango dugu, pentsamendu kritikoa sustatuz eta denbora lerroan gertakari hauek kokatuz. Zein gertakari datoz bat denboran eta espazioan?

 

San Telmo Museoak gai askotan sakontzeko aukera ematen duenez, ibilbide tematikoak lantzeko unitateak ere eskaintzen ditu:

• Isiltasunaren ibilbidea: Frankismo garaiaren inguruan ibilbidea. Berria!
• Artea agerian: artelanaren dimentsio berria topa ezazu teknologien bitartez. Berria!
• Zatoz zugana: ibilbide orokorra erakusketa iraunkorrean zehar.
• Kalejira: hiriko ondarea eta garapena ezagutzeko aukera lau ibilbide tematikoren bitartez.
• Museo bat, hamaika kontu: museoa ezagutzeko ibilbidea.
• Aztarnak oroimenean: ibilbide orokorra historiaurretik garai modernoen atariraino.
• Atzokoa gaur: historiaren ibilbide orokorra, XXI. mendeko ikuspegitik. 
• Modernitatearen hasiera: gaur egungo gizartearen zantzu nagusiak ezagutzeko ibilbidea. 
• Bertakoa eta unibertsala: gainbegiratua mundu garaikideari.  
• Xoxo beltza San Telmon: heriotzaren fenomenoa gazteenei azalduta.
• Chillidarekin dantzan: gorputz adierazpidea arte bilakatuta.
• Artearekin jolasean: formari eta koloreari buruzko tailer didaktikoak.
• Alakiketan: txalaparta eta beste musika tresnen tailerra.
• Baserria: euskal nekazaritza eta abeltzaintzaren mundua.
• Erretratuak eta paisaiak: ibilbide historikoa artelan esanguratsuen bidez.
• San Telmoko arkitekturak: eraikinak ere ondare dira.
• Badugu, badago: euskarari buruzko ibilbidea, bost ziklotara moldatuta.
• Urgull mendia: Urgulleko Mota gazteluko "Donostiari begira” erakusketan zehar bisita eta mendiaren ondare historiko-artistikoa eta naturalean murgiltzea.