Lizarra Kanpina

 
 

 

Lizarrako Kanpinak 150 lagunentzako tokia duen aterpetxea eskaintzen die bertara hurbildu nahi duten ikastetxeei. Taldeek kanpineko zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera dute, hala nola: taberna-jatetxea, dutxak (ur beroa), igerilekuak, gaztetxoentzako diskoteka, bideo eta telebista gela, haur jolas-lekua, golf txikia eta abar.

Gainera, Lizarrako Kanpinak irakaskun­tza osatzeko hainbat hezkuntza-programa prestatu ditu, horien ezaugarririk garrantzi­tsuena da era zuzenean bizitzeko aukera ematen dutela. Hau guztia gutxi balitz, kirol jarduera ugari eskaintzen da.

 

ZERBITZUAK:

Kirol jarduerak
- Errokodromoa.
- Igeriketa.
- Mendi-ibilaldiak.
- Tirolina.
- Golf txikia.
- Piraguismoa.
- Zubi-jauzia.
- Eskaladako hastapenak.
- Espeleologia.
- Orientazioa.

 

Hezkuntza-programak
- Ardoaren ikasketa.
- Lizarrara bisita gidatuak.

 

Egutegia
Urte osoan zabalik.

Prezioak
Taldeentzako prezio bereziak.