LUBERRI Oiartzungo Ikasgune Geologikoa

 
 

 

Luberrik Oiartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologiko oparoak erakutsiko dizkizu, modu atseginez. Horrez gain, Euskal Herriko historia geologikoaren berri emango dizu, azken 600 milioi urteetan barrena egingo duzun bidaia zoragarria dela bide.

 

Eskaintza:
- Museoko sarrera, bisita gidatua barne (iraupena zentroarekin hitzartu egiten da, orokorrean, ordubetekoa izaten da): 3 euro.
- Irteera desberdinak antolatzen ditugu, gurekin kontaktuan jarri ezkero informazio zeha­tzagoa helaraziko genuke. 
- Museoan bertan ere zenbait tailer didaktiko eskaintzen ditugu.
- Iraupenak eta tarifak kasu bakoitzean konkretatuko genituzke, aktibitate guztiak zuen beharretara egokitzen saiatzen baikara.