Irrien Lagunak

 
 

 

Irrien Lagunak proiektu hezitzailea da, eta bi helburu nagusi ditu: euskara susta­tzea eta haurrak balore aurrerakoietan heztea.
Haur sortzaile eta zoriontsuak hezi nahi ditugu, eta horretarako tresnak eman haien hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta eragileei. Denon artean euskal gizarte eredu berri bat eraiki nahi dugulako.

 

iRRiA ALDIZKARIA

iRRiA 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko hilabetekaria da, urtean 10 ale kaleratzen dituena. Koloretako 44 orriz osatuta dago, eta, gure mundu sinbolikoaren bidez, haurrentzako esanguratsuak diren gaiak jorratzen ditugu hilero.
Egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da aldizkariaren helburua. Noski euskaratik eta euskaraz!

IKUSKIZUNAK
Irrien Lagunak-en pertsonaiek bizia har­tzen dute Euskal Herriko plazetan, irri eta dantza egiteko prest! Gaur egun, kultura, baloreak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dituzten 3 ikuskizun parte-har­tzaile ditugu martxan.