Gure Sustraiak Aterpe - Baserri Eskola

 
 

 

Iruñetik 20km-ra kokatua, Gure Sustraiak Baserri Eskola 2002. urtetik aurrera darama Ingurumen Hezkuntzaren, zein abenturazko Turismo Sostengagarri aktiboaren alorretan lanean, eskola ume, familia, talde, elkarte, profesionalei zuzendutako programekin.
- 54 leku dituen Ostatu-Aterpetxe Turistikoa, jantoki zabala eta bertan egindako etxeko janaria. Terraza eta frontoia jolasteko, zirkulaziorik gabeko plaza.
- 36 plaza dituen Aterpetxe Irisgarri eta jasangarria, erosotasun guztiak ditu,  logela formatu berriekin, estalpeekin, balio anitzeko eta tailer aretoekin eta abar. Irisgarria pertsona guztientzat eta baliabideen kudeaketa-eredu jasangarria. Baserri Eskolaren alboan dauden instalazio berritzaileak. Erosotasuna eta konforta heldu eta umeentzat.
- Lehen Aterpetxe Kardiobabestua.
- Baserri Eskola Irisgarria eremu berde zabalekin eta URTE OSOAN ZEHAR estalpean jokoak eta tailerrak egiteko 500m2ko pabiloia.

 

PROGRAMA SOZIO-HEZITZAILEAK

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduak euskaraz zein gaztelaniaz
- 1, 2, 3... eta 10 egun arteko egonaldiak eta kanpaldiak.
- Baserri, Baratze Ekologiko, Energi, Baso, Inguru, Garapenerako Hezkuntza... programak.
- Jarduera hezigarriak eta abenturazkoak.
- Bizipenak, esperientziak, elkarbizitza, errespetua.

 

PROGRAMA AISI-TERAPEUTIKOAK ANIMALIEKIN

- Animaliek lagundutako terapia.
- Baserriko programa jarraitua.
- Atseden egonaldiak eta opor programak.
- Jarduera hezigarriak, terapeutikoak eta abenturazkoak.
- Bizipenak, esperientziak, elkarbizitza, errespetua.

 

TREBAKUNTZA

Topaketa profesionalak, batzarrak, hitzaldiak... ostatu eta sukalde zerbitzuekin.
Talde, elkarte, familia, bikote eta abarrentzat ostatua erosotasun guztiekin, sukalde ­zerbitzuekin (bazkariak, afariak, hamarretakoak, familia-ospakizunak...). Bisita gidatuak, tailerrak, jarduerak, basabide interaktiboak... Asteburuetako pakete eta programa ­bereziak...