Arritxulo Mendi Aterpea

 
 

 

Arritxulo Mendi Aterpea, Oiartzungo Aiako Harria Natur Parkean kokatua dagoen babeslekua da.
Inguru paregabean, naturarekin hartu eman zuzenean, gure aterpetxeak egun batzuk pasatzeko aukera eskaintzen dizu.
Erosotasun guztiak dituzu eskura, berogailua, tximinia, WiFi… eta etxeko janaria.
82 lagunentzako espazioa eskaintzen da, sei gelatan banatuta.
100 lagunentzako jangela, taberna, ikus-entzunezko bilera gela...

 

Helburuak
* Ondo pasatzea.
* Animalia eta landareekiko ezagutza eta begirunea gauzatzea.
* Naturaz ikastea eta gozatzea.
* Euskararen erabilera suspertzea.
* Talde-lanean murgiltzea.

 

Jarduerak

Txiribueltako begiraleen eskutik:
- Ondo pasatzea
- Mendi txangoak
- Euskal jolasak
- Diskofesta
- Eskalada
- Slack-line