AQUARIUM Donostia San Sebastian

 
 

 

BISITA GIDATUAK
Azkenaldian, Aquariumak hezkuntza-proiektu garrantzitsua sustatu du, itsasoko eta itsaspeko munduak hobeto ezagutu daitezen, beti ere bi ikuspuntutan oinarrituta: pedagogikoa eta olgetakoa. Ez dugu ahaztu behar itsasoarekiko eta bertan bizi diren espezieekiko errespetua irakastea dela xede nagusia.
Hezkuntza programa ez dago soilik ikasleei zuzendua, gure gizartearen parte diren giza talde guztiei ere zuzendua dago. Ondorioz, Aquariumak modu pertsonalizatuan hartzen ditu Itsas Jauregia bisitatzen duten talde desberdinak.

BISITA MOTAK
Aquariumeko hezkuntza sailak honako bisita motak eskaintzen dizkizue, adin desberdinetara moldatuak: 

1. MARRAZOAK - Mitotik errealitatera
Gure etxean ditugun marrazoen espezie ezberdinak azalduko ditugu (4 guztira). Bisitan zehar, biologiaren ezaugarriak adieraziko ditugu, eta animalia horien bitxikeriak gaindituko ditugu, behar duten babesa azpimarratuz.  

2. ARRANTZA: tradizioa eta zalantzazko etorkizuna
Antzinako arrantzuak adieraziko ditugu: bai antropologiako ikuspuntutik, baita teknikoagoa den beste batetik ere. Gaur egungo hainbat arrantza teknika, arrantzu handietatik pasaz (Balearen ehiza eta bakailaoaren arrantza).

3. ITSASOAREN OROITZAPENAK. Kantabriakoa, gure arbasoen itsasoa 
Gure lurrak itsasoarekin duen lotura ezagutu, gure kasuan, Kantabriako itsasoarekin. Kondairetan, oroimenean eta iraganean izan duen garrantziaz konturatzea: arrantza, itsasoko bizitza, estropadak, itsasoak artean duen garrantziaz eta abar.
Balea. Ezagutzera eman gure herrian balearen ehizak, an­tzinako arrantzaren ohiturak, izan duen garrantzia. Aditzera emango ditugu bitxikeriak, baita baleontziek bizi zuten gabezia eta ozeanoetako biztanle bikain horiek jasan duten gehiegizko arrantza.
Balearen ezaugarri biologikoak ezagutzera eman, bereziki euskal balearenak azpimarratuz (Eubalaena glacialis glacialis) 

4. BISITA URDINA 
Bisita berri hau portaera eta kontzientzia ekologikoak gure itsasoen etorkizunarentzat duen garrantziaz gogoeta egiteko prestatu eta pentsatu da. Bisita Urdinean, beraz, Aquariumeko ibilbide orokorra egingo da, baina ingurumenarekin zerikusia duten irizpideak eta informazioa eskainiko dira hitzaldian.

5. BISITA LIBREAK + SARRERA 
Bisita-mota hau librea da, taldearen arduradunak bere gain hartuko du taldearen erantzukizuna eta ibilbidean zehar taldekideek portaera ona izateaz arduratuko da. Ibilbideari ekin aurretik, gure teknikarietako batek hartuko du taldea eta ehun urte beteta dituen gure erakundearen historiari buruzko sarrera labur bat egin eta gure itsasoaren oroimena zaintzeak duen garrantzia azalduko dio. Azkenik, Aquariumeko faunari eta florari buruzko hainbat argibide eta informazio ere emango ditu.

ARRAINEKIN LOTAN
Itsasoko bizitza gauez ezagutzeko aukera ezin hobea! Ezagutza sustatzen duten jarduerak egin eta arrainez inguratuta lo egiteko esperientzia eskaintzen dugu.
Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak. 2 arduradun talde bakoitzeko. 15 ikasle gehienez.
Arratsaldeko 20.00etatik goizeko 8.00ak arte. 
Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez egin daiteke.

 

NAHI AL DUZU AQUARIUMEKO HEZKUNTZA SAILAK ZUEN IKASTETXEA EDOTA ­ZENTROA BISITATZEA?
Hezkuntza sailak dordoka edo marrazoei buruzko hitzaldi, joko eta argibideak eskain diezazkieke zuen ikasleei zuen zentroetara gerturatuz. Informazio gehiago eskuratuko duzue Aquariumeko hezkuntza sailarekin harremanetan jarriz.