ALBAOLA Itsas Kultur Faktoria

 
 

 

Albaola Elkartearentzat euskal itsas ondareak berebiziko garrantzia du eta 1997. urteaz geroztik ondare honen zabalkuntzan lanean dihardu. Itsas ondarearen transmisioa gure ontziola-museotik bertatik egiten dugu, hots, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriatik.

Faktoria XVI. mendeko euskal gizarte itsastar hartara zabalik dagoen leiho handi bat da eta, beraz, espazio ezin hobea da ikasleari mundu zabal hau ezagutarazteko. Bertan eskaintzen ditugun bisita gidatuak eta tailerrak oso baliagarriak dira ikasketa formalean lantzen dena barneratzeko eta osatzeko. 

 

Haur Hezkuntza

Bisita berezi bat daukagu antzinako bale ehiza nolakoa izan zen erakusteko eta gaur egun baleak zaindu behar ditugula azaltzeko. Horretarako, gai horien bueltako ipuinak kontatzen ditugu eta XVI. mendeko bale-txaluparen erreplika erakusten dugu.
IRAUPENA: 45’ / PREZIOA: 2,5€

 

Lehen Hezkuntza 

Ziklo bakoitzera egokitutako unitate didaktikoak diseinatu ditugu. Helburua: haurrek bisita baino lehenago, bitartean eta ondoren gaiak modu ludiko batean barneratzea. Material hau eskatzen duten ikastetxeentzat eskuragarri egongo da eta Albaolako bisitan zehar ere erabiliko dugu.
IRAUPENA: 1H / PREZIOA: 4,5€

 

Bigarren Hezkuntza 

Honako gaiak landuko ditugu: Ontzigintzara bideratutako natur baliabideen kudeaketa eta kudeaketa honen ondorioak; Ternuako gizarte ezberdinen arteko bizikidetza XVI. mendean eta, azkenik, baleen ehizaren historia. Bisitaz gain Baleontziaren Bidea gida pedagogikoa eskuragarri daukagu museoan, nahi duen ikastetxearentzat. Gida honek, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak Albaolarekin elkarlanean San Juan baleontzia lantzeko egindako jardueren eta txangoen 30 fitxa jasotzen ditu. Apaizac Obeto espedizioaren dokumentala klasean landu nahi duten ikastetxeentzat fitxa didaktiko bereziak ere badauzkagu.
IRAUPENA: 1H / PREZIOA: 4,5€

 

Tailerrak

Bisitetan landutako edukiak tailerrekin osatzeko aukera dago. Tailer hauek adin desberdinetara egokituta daude. Txikienekin mozorro, abesti eta eskulanak egiten ditugu eta lehen hezkuntzako ziklo bakoitzerako tailer desberdinak dauzkagu. Beti ere mundu itsastarrarekin lotutako gaiak lantzen ditugu, esaterako flotagarritasuna edo baleen ezaugarriak. 
IRAUPENA: 1H / PREZIOA: 3€

 

Erreserbetarako 

*Bisita gidatuak eta tailerrak 25 ikasle inguruko taldeekin egiten dira eta bi talde batera hartu ditzakegu. Denborarekin erreserbatuz gero hiru talde ere hartu ditzakegu batera.
*Irrien Lagunak sareko eskolentzat, -%10eko deskontua bisita eta tailerretan.
*Bisita eta tailerrak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egin daitezke.
*Deitu edo idatzi Albaolara eta eskaintza didaktikoa bidaliko dizugu. 
*Zuen beharretara moldatzeko prest gaude, deitu edo idatzi lasai.

 

Ordutegia: 
Asteartetik igandera:
10:00-14:00
15:00-18:00 
*Ekainaren 15etik 
irailaren 15era:
19:00ak arte