Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak

2002-06-01
Arrakastaz burutu dira Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I. Jardunaldiak. Hiru egunetan zehar 28 ikastetxeren esperientziak eman dira ezagutzera 365 parte-hartzaileen aurrean.
 
 
Jardunaldietan komunikazioak, azalpenak eta hitzaldiak izan dira ardatz. Guztien helburua berriztapen proiektu batzuk ezagutaraztea eta eginda dauden materialak eta lanak jasotzea izan da. Elkarren arteko hausnarketa eta sakontzea bideratu nahi izan da.

Azaldu diren proiektuak bost gaitan sailkatu dira. Lehenengoa hizkuntza prozesu integratuaren ingurukoa izan da eta horren baitan EAEko bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat ikasteko abian dauden zenbait proiektu aurkeztu dira.

Bigarren atala elkarbizitza eta ikasleen aniztasunari erantzuteko proiektuek osatu dute. Hirugarrenean informazio eta komunikazio teknologiak landu dira. Laugarrenean kalitaterako berriztapen proiektuei egin zaie leku. Eta bosgarrenean ingurumen hezkuntza izan da hizpide eta aztergai.

Parte hartu duten 28 ikastetxeak prest agertu dira interesa duen edonori erantzuteko eta beraien esperientziaren berri emateko. Horreterako, www.gipuztik.net web orrian jarriko dute aurkeztutako materiala. Nolanahi ere, Berritzeguneen bitartez beraiekin harremanetan jartzeko aukera ere badago. Hona hemen Gipuzkoako Berritzeguneen helbideak:



Donostia

Tel.: 943 32 00 87

donosgune@donosgune.net

Eibar

Tel.: 943 20 04 74

zuzendaria@eibarpat.net

Irun

Tel.: 943 62 51 44

zuzendaritza@jaizkibel.net

Ordizia

Tel.: 943 88 79 50

berritzegune@ordiziagune.net

Zarautz

Tel.: 943 13 06 43

zarauzgune@zarauzgune.com

Lasarte-Oria

Tel.: 943 37 20 99

berritzegune@oriapat.net