IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen II

1999-04-01
Aurreko zenbakian hasitakoari jarraituz, "Idazkera harmonikoak ahalbidetzen" gaiaren barruan atal gehiago ikusiko ditugu. Formaz aritu ginen lehengo alean eta orain orriaren antolaketa, letren neurria eta jarraitasuna izango ditugu hizpide.
 
 
B. Orriaren antolaketa

1. Bazterkiak (marjinak): Ondorengo neurriak uztea aholkatzen da.

Goian: orriaren luzeraren %10etik 15era.

Ezkerrean: orriaren zabaleraren %10etik 15era. Ahal dela erregularki mantentzea aholkatzen da, sartu-irtenik gabe. Zig-zag forma hauek emotibitatea erakusten dute eta zaila gerta daiteke kontrolatzea.

Eskuinean: orriaren zabaleraren %5a (ezkerrekoa baino irregularragoa izatea normaltzat hartzen da).

Behean: orriaren luzeraren % 5a.

Zer ahalbidetzen du antolaketa honek?

- Burua ordenan, antolatuta edukitzea.

- Goiko bazterkia: idazten dugun pertsonarekiko behar besteko distantzia mantentzea, errespetua.

- Ezkerrekoa: guraso eta iraganarekiko lotura sanoa eta independienteagoa izatea.

- Eskuinekoa: pertsona erabakiorra izatea, soziabilitatea lantzea eta etorkizunarekiko beldurrik ez izatea. Ekidin beharrekoak dira "azeri buztanak" eta aldameneko orrialdera igarotzea. Orria bortxatu gabe idatzi behar da eskuin alderantz.

- Behekoa: dihardugun zereginean gehiegi murgilduta egotea eta ikuspuntu orokorra (perspektiba) ez galtzea.



2. Lerrotik lerrorako espazio egokiena norberaren lau letra minuskula edo airea oztopo gabe igarotzeko bestekoa da.

Zer ahalbidetzen du lerroen arteko espaziamendu honek?

- Ideiak gardentasunez ikusten, hots, ikuspegi orokor ona edukitzen.

- Besteenganako errespetua.

- Zintzotasuna.

- Txukuntasuna.



3. Hitzetik hitzera utzi beharreko neurri orekatuena norberaren "m" baten edo bi obaluren ("o" letra hartzen da abiapuntutzat) zabalera litzateke. Haurrek "m" hau airean atzamarrarekin irudika dezakete edo kantu-hitzaren bidez gogoratu.

Zer ahalbidetzen du hitzetik hitzerako espaziamendu honek?

- Hausnarketa. Buruarintasuna galgatzen du.

- Besteekiko distantzia eta beharrizan egokia ahalbidetzen du, ez gutxiegi eta ez gehiegi.



4. Letratik letrarako espazio egokiena letra baten altueraren % 80a litzateke. Zer ahalbidetzen du letratik letrarako espaziamendu honek?

- Eskuzabaltasuna.

- Besteari tokia egitea, entzuten jakitea.

- Burmuin zabaltasuna.

- Ziurtasun pertsonala.



C. Letren neurria

Neurrian autoestimua, berezkotasuna eta askatasun maila islatzen da. Protagonismorako edo bigarren planoan gelditzeko joera, xehetasunak zaintzea, ikuspegi orokorrerako grina...

Neurriaren genero honetan hiru elementu hartzen dira kontuan: obaluak (hots, letren begiak; a, o, d, g, q), zango-gangorrak (d, f, g, j, p, q, t eta z batzuetan) eta maiuskulak.

Bai obaluak, bai zango-gangorrak eta bai maiuskulak neurtzeko era ondorengoa da:





Normalean orrialdearen goialdeko lerroetako letrak, erdi ingurukoak eta orriaren behealdekoak neurtzen dira eta ondoren batez bestekoa egiten da.



1. Obaluak edo erdigunea : aholkatzen dena erdi-mailako neurria da: 2'5-3'5 mm artekoa eta erregulartasun batekin egindakoa. Idazkera txikiak (1'5-2'5 mm-koak) eta handiak (3'5-4'5 mm-koak) ere egokitzat hartzen dira, nortasun ezaugarri desberdinak erakusten dituztelarik.

Zer ahalbidetzen du obaluen neurri erregular honek?

- Autoestimu orekatu eta berdintsua (gorabeherarik gabea).

- Ikuspegi orokorraren eta xehetasunak gehiegi zaintzearen arteko oreka.

Neurriaren arlo honetan muturrak dira beharbada nolabaiteko desoreka erakusten dutenak: milimetro bat eta erdi baino txikiagokoak, itomena eta obsesioetarako joera erakuts baitezakete eta 4 milimetro eta erdi baino handiagoko idazkerak haur izatea, harropuzkeria, arreta ezintasuna...

Motrizitate fina perfekzionatzen doan neurrian idazkeraren neurria txikitzen joaten da. Ajuriaguerraren ustez, haurrak traketsak direnean 4 edo 5 milimetroko idazkera manten dezakete. Grafologiaren ekarpenen arabera, haurretan normalagoa da idazkera handiak aurkitzea eta arazo gehiago dakartzate idazkera oso txikiek.

Ajuriaguerraren ustez, traketsak ez diren haurrentzat eta 4. mailatik aurrerakoentzat 2,5-3 milimetroko neurria egokia da.

Haur batzuk ezin izaten dute erdigune erregular bat egin (urduritasunarengatik, haur sortzailea izateagatik...) eta guraso eta irakasleek ez dute beti egoera hau ulertzen. Kontuz haur hauekin, saiatu euren egoera ulertzen eta bi lerroko orrietan idaztera animatu.



2. Zango eta gangorrak (beheko eremua eta goikoa): proportzionaltasuna Zango eta gangorrez hitz egiterakoan hitz klabea proportzionaltasuna da. Obaluekiko edo erdigunearekiko proportzionalak, hau da, bikoitz-hirukoitzak izatea aholkatzen da.

Crépieaux-Jamin-en ustetan, proportzioa harmoniaren baldintza nagusia da. Ordena eta argitasunarekin oso lotua dago. Dena den, neurriaren aldaketa txikiek, harmonia apurtu beharrean, idazkerari bizitza ematen diote.

"d" letra gangorra duten beste letrak baino baxuago egiteak apaltasuna erakusten duela ikusi izan da.

Zer ahalbidetzen du zango-gangorren proportzionaltasunak?

- Barne-oreka.

- Arreta gaitasun ona.



3. Maiuskulak : erdigunearen hiru-laukoitza egitea da neurri estandarra, testuan zehar erregulartasun batean eginik (Euskal Herrian oso maiuskula txikiak ikusi ditut oro har).

Zer ahalbidetzen du maiuskulen neurri egoki bat egiteak eta testuan zehar antzeko neurriarekin mantentzeak?

- Autoestimu ona.

- Parekotasunean oinarritzen den harremana.

Zera eduki kontuan: proportzioekiko errespetua eta erregulartasuna ez dago soilik espazioaren pertzepzioaren edo mugimenduen koordinaketaren menpe. Haurraren egokitzapen afektiboak izugarri eragiten du, zeren eta erregulartasunak eta proportzioak "arau" eta "printzipioen" isla zuzena dira. Haur batzuk ezin izaten dira arau hauetara moldatu. Bestalde, haur emotibo-urdurientzat benetan zaila gerta daiteke bere lorpena.



D. Jarraitasuna, lotura

Jarraitasunaren gai hau oso garrantzitsua da hezkuntzan, berez adierazten duenarengatik eta aholkuak soilik eskolatzearen lehenengo urteetan ematen direlako.

Gogoratu esaldi hau:

"Letra batek ideia bat, ekintza bat eta pertsona bat adierazten du. Letra biren loturak ideia biren lotura (logika), ekintzaren jarraitasuna eta portaeran pertsona elkarkorra izatea erakusten du. Hiru letra elkartzeak arrazoinamendua, irmotasuna eta harremanetan oso lagunkoia izatea azalduko luke".

Haurrei honela azaltzen diet loturaren kontzeptua

1. Idazkera elkartua egitea aholkatzen da, hiru eta lau letra lotzea, alegia. Ez letra guztiak aske, ez eta letra guztiak lotuta ere.

2. Letren arteko lotura txirikorda forman egitea da hoberena (ez harizpi ez eta angelu forman ).



3. Ekidin lotura faltsuak, "collage" ( ) eta lokarriak ( ), hau da, idazkortza jaso eta letra berria aurreko letrari itsastea. Ziurtasun eza, atzera gehiegi begiratzea, beldurrak, pentsamendu abstrakturako zailtasunak... erakusten dituzte.



3. Zelan irakats daiteke letrak elkartzen?

* Lehenengo pausoa : letra errazak elkartzea. Adibidez:

* Bigarren pausoa : 8-9 urterekin elkartzen zailagoak diren letrekin lotura komenigarriak egiten irakasten zaio haurrari, lotura faltsuak ez egitea eskatuz. Azaldu letrak pixka bat aldatu egiten direla ere,, aurrean edo atzean duten letraren arabera. Adibidez:



* Hirugarren pausoa: idazkortza non jaso?

Hitzak bezala, idazkerak (adierazkorra izan dadin) arnasketa denborekin erritmoa eraman behar du. Idazten duen eskuak soltura eta abiadura gehiago lortzen du idazkortza non altxatu ondo aukeratzen denean. Idazkortzaren altxatze egokia egiteko beraz, hiru era daude:

a) Hasiera eskuinean duten letren aurrean idazkortza jaso.

Adibidez:

Salbuespena "o" letra izan daiteke. Sarritan aurreko letrarekin elkartzeak arintasuna eman diezaioke idazkerari:

b) Azentua-puntua-makila daramaten letren ondoren idazkortza jaso.

Adibidez:

Azentua-puntua-makilaren bat azken aurrekoa baldin bada, salbuespena egin daiteke.

c) Hitz luzeen erdian idazkortza jaso.

Adibidez:

Irakurtzen ikasten dabilen haurrari silaben bitartez irakasten diogu idazten, erritmoa jarraituz. Lengoaiaren transkripzioaren arazoak gainditzen doan neurrian, lotura hobeak erakutsiko dizkiogu. Haurrak lotura teknika nagusiak ulertu dituenean, hauek automatizatu egiten dira. Letrak elkartzeko orduan gustuak errespetatu (beharbada pertsona bati ez zaio gustatzen "p" letra lotzea, besteari "r"a elkartzea...).

Zer ahalbidetzen du letren lotura elkartuak?

- Pentsamendu deduktiboa edo logikoaren eta intuitiboaren garapena.

- Ideia eta ekintzetan iraupena.

- Soziabilitatea, talde-giroan integratuta sentitzea.

- Elkartzeak idazkerari arintasuna eta naturaltasuna ematen dio.

Ondorengo letren arteko loturek, aipatutako ezaugarriak ahalbidetzeaz gain, sormena eta sintesia garatzen dute.

- "z" letraren makila hurrengo letrari elkartzea.

- "d" letra hurrengo letrari goitik elkartzea.

- "i"ren puntua hurrengo letrari elkartzea.

- "t" letra hurrengoekin elkartzea.

- Maiuskulen loturei buruz, minuskulekin elkartzeak zera adierazten du: ekintzaren bat burutu eta ondoren pentsatzea. Minuskulekin ez elkartzeak lehenengo ekintza eta gero pentsatzea islatzen du. Arrazoi honengatik erdibidea maiuskula batzuk elkartuta eta besteak lotu gabe egitea izaten da. Kontuz "N" , "T" eta "V" letrekin, lotura faltsuak egiteko arriskua egoten baita.

- N maiuskula hurrengo letrarekin goitik elkartzea.

- T maiuskula hurrengo letrarekin goitik elkartzea.







Hélène de Gobineau eta Roger Perron-ek 1954. urtean eginiko ikerketetan adinaren arabera hitz luzeetan letra-kantitate bat elkartzen zela ikusi zuten.

Grafoterapiarekin emaitza hauek hobe daitezkeela ikusi izan da: