Albistea

Hik Hasik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

Hik Hasik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

Egoerak horrela eskatuta eta osasun-agintarien gomendioak jarraikiz, joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko neurriak hartu ditu Hik Hasik. Gure harpideei, gurekin formazioa eta ikastaroak egiten ari direnei, hezkuntza komunitate osoari eta gurekin elkarlanean aritzen diren guztiei erraztasun guztiak emango dizkiegu zerbitzua ahalik eta hobekien ematen jarraitzeko, egoerak ahalbidetzen duen neurrian.

Egoerak malgutasunerako bideak areagotzeko neurriak hartzera eraman gaitu. Joan-etorriak murrizte aldera, etxetik arituko gara lanean, lana, osasuna, komunitatearen zaintza eta norberaren bizimodua bateragarri egiteko egokitzapena lehenetsi ditugularik.

Beraz, fisikoki bulegoan ez bagaude ere, lanean ari gara, eta Hik Hasiren e-posta eskura duzue. Oharrik, mezurik edo zalantzarik baldin baduzue, idatzi helbide honetara: hikhasi@hikhasi.eus

 

Hik Hasi

Ikastetxeetan eta etxeetan da 'HIK HASI' aldizkaria

Ikastetxeetan eta etxeetan da 'HIK HASI' aldizkaria

Joxe Mari Auzmendiren heriotzean, HIK HASIren sortzaile eta arimari eskaini diogu 246. aldizkariaren mami zabalena.

- Editoriala: Joxe Mari Auzmendiren hutsunea hezkuntzan, euskalgintzan eta gure bihotzetan.

-Gai Nagusia: Joxe Mari Auzmendi. Sekula agortzen ez zen iturria

-Soslaia: Irria hari zuen jostuna.

-Agurra: Hik Hasi, guk segi, Joxe Mari

-Joxe Mari Auzmendiren azken erreportajea: Abaltzisketako eskola txikia. Plazeretik jakin-minera.

- Enrique M. Reguera: "Pertsona bezala joanda konektatu egiten dugu; irakasle edo psikologo bezala joanda, ez"

- Galdeidazue: Andoni Arguiñano. "Garaiak hainbeste aldatu direlarik, bermatuta al dauka Antzuolaok herri-eskolak bere eskola-proiektua?

- Proposamena: Eunateko Santa Maria eliza.

- Atzeko atetik: Miren Gorrotxategi idazlea.

Albistea

Euskal Herri osoko ikastetxe guztiak itxiko dituzte, koronabirusagatik

Euskal Herri osoko ikastetxe guztiak itxiko dituzte, koronabirusagatik

Eusko Jaurlaritzak Koronabirusari aurre egiteko neurri gisa, Arabakoez gain, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeak ixteko erabakia hartu ostean, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastetxeak astelehenean, martxoaren 16an, itxiko dituzte. Haur Hezkuntzatik unibertsitatera arteko hezkuntza zentroak itxiko dituzte, hasiera batean bi asterako.

Hazi Hezi

Kalean da 32. 'HAZI HEZI'

Kalean da 32. 'HAZI HEZI'

Martxoaren 8a pasa berri delarik, feminismoa eta amatasunari buruzko GAI NAGUSIA egin dugu 32. HAZI HEZIn.

- GAURKOA: Kaskarot. Gartxot Unsain

- ELKARRIZKETA: Amaia Serrano Mariezkurrena, EHU-ko irakaslea
- MINTZO: Amonak mintzo:
- HAURDUNALDIA: Ez ezetz da, haurdunaldian ere

- LEHEN URTEAK: kontaktua, mugitzeko indar

- URTE GOZOAK: Besteekin erlazionateko kodeak

- NERABEZAROA: Baia, eszitatzen gara

- SORMENAZ: Ana Galarraga

- HAUSNARKETAGAIA: Adostu dezagun noiz eman mugikorra seme-alabei?

- SORMEN GOMENDIOAK: Nora Arbelbide

- IRITZIA: Erika Lagoma

Albistea

DIR® /DIRFLOORTIME® esku-hartze ikastaroa

DIR® /DIRFLOORTIME® esku-hartze ikastaroa

Garatu Haurraren Garapenerako Zentrotik osasun eta hezkuntza arloko profesionalentzako DIR® /DIRFLOORTIME® esku-hartze Ereduaren Hastapenak  ikastaroa antolatu dute, martxoaren 14eta 15ean Judith Abelenda terapeutarekin.

 

Albistea

Errigorako produkutuak martxoaren 12rako eskatu behar dira

Errigorako produkutuak martxoaren 12rako eskatu behar dira

Errigorako saskiak prest daude Euskal Herri osora zabaltzeko: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, kontserbak eta pasta euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskatzeko aukera zabalik dago, martxoaren 12a arte. Diru-irabaziekin Nafarroa hegoaldeko euskalgintza lagunduko da, beste behin ere.