Hik Hasi

Marina Garces: “Oraina ulergaitza bihurtzen denean, etorkizunak existitzeari uzten dio; eta uste dut hori ari dela gertatzen gaur egun geletan”

Marina Garces: “Oraina ulergaitza bihurtzen denean, etorkizunak existitzeari uzten dio; eta uste dut hori ari dela gertatzen gaur egun geletan”

Filosofoa eta unibertsitateko irakaslea da Marina Garces kataluniarra. Zaragozako unibertsitateko irakasle izan zen eta gaur egun UOC Universitat Oberta de Catalunyan dabil eskolak ematen. Haatik, bere bizitzak badu beste alderdi bat ere: gela barruan zein kanpoan egiten du filosofia, espazio formaletan zein informaletan. Bartzelonako hainbat ekintzetan parte hartutakoa da eta 2002. urtetik 'Espai en Blanc' proiektua bultzatzen eta koordinatzen du. Adin eta diziplina askotariko jendea elkarrekin pentsatzera animatzen duen proiektua da, eta hezkuntzan ere gauza bera defendatzen du: elkarrekin eta elkarrengandik ikastea guztion bizitzako esperientziak partekatuz. Garcesentzat hezkuntza gonbidapen bat da, elkarrekin ikasteko arriskua hartzeko gonbita, egungo garaietako mendekotasunei aurre eginez. Aprendizen eskola aurkezten du hori gauzatzeko leku modura, denok aprendizak bihurtzen garen tokia. Eta elkartze eta partekatze horretan, 'osagai onekin' oraina ulertzeko eta etorkizuna irudikatzeko gai izango garela uste du.

Albistea

Eskatu Errigora saskia urriaren 23tik azaroaren 11ra bitartean

Eskatu Errigora saskia urriaren 23tik azaroaren 11ra bitartean

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari hauspoa emateko helburuarekin, beste urtebetez Errigora saskiak prestatu dituzte. Saskien balioaren % 25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da. Eskaerak eta informazioa www.errigora.eus webgunean. 

Albistea

Oinharri eskolak antolatuta, hezkuntzaz hausnartzera datoz Venezuela, Brasil eta Marokotik

Oinharri eskolak antolatuta, hezkuntzaz hausnartzera datoz Venezuela, Brasil eta Marokotik


Oinharri eskolak antolatuta, urriaren 12tik 24ra hainbat kide etorri dira Euskal Herrira Brasil, Venezuela eta Tunisiako eskoletatik, eta haiekin batera formakuntza politikoaz eta haurren heziketaz hausnartzera gonbidatu nahi du Oinharri Eskolak euskal jendartea. Donostia-Hernanin burutuko den Demokrazia Komunaleko kongresuan parte hartzeaz gain, Baigorrin, Iruñean, Donostian, Hernanin, Leioan, Bilbon, Gasteizen eta Pasaian esperientzia hauek ezagutzeko aukera izaten ari da. 

Albistea

Eserialdiak, LHn maskara ez dadin derrigorrezkoa izan

Eserialdiak, LHn maskara ez dadin derrigorrezkoa izan

Hego Euskal Herriko ikastetxe askotan eserialdiak egin dituzte urriaren 18an, Lehen Hezkuntzako haurrek maskara derrigor erabiltzeko beharrik izan ez dezaten, HaurrakEreBai familien sareak deituta. Halaber, urriaren 19an, Ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatzeko 7.000 sinadura aurkeztu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, umeek maskara kentzeko aukera izan dezaten patioan daudenean, ariketa fisikoa egiten ari direnean eta irtenaldietan.

Albistea

Haurrak Ere Bai plataformak protesta ekintzak deitu ditu astelehenerako

Haurrak Ere Bai plataformak protesta ekintzak deitu ditu astelehenerako

Lehen Hezkuntzako haurrei gainontzeko pertsona guztiei onartzen zaizkien eskubideak onartzea, horixe da Haurrak Ere Bai sarearen eskaria. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Hezkuntzan ezarri diren protokolo berrietan Lehen Hezkuntzako haurrei ez zaie onartzen eskola-eremuko kanpo espazioetan eta soin-heziketako ikastorduetan musukoa kentzea, eta horren aurrean Haurrak Ere Bai plataformak protestara deitu du, datorren astelehenerako: "planto egiteko premiazko deia" luzatu die familia, irakasle eta hezkuntza-komunitateari. 

Albistea

'Sormenean Hezi, kulturaz bizi jardunaldiak' egingo dira urrian eta azaroan

'Sormenean Hezi, kulturaz bizi jardunaldiak' egingo dira urrian eta azaroan

2018ko urrian ehun lagunetik gora bildu ziren Azpeitin ‘Sormenean Hezi, Kulturan bizi’ I. jardunaldian. Euskal Kultura eta hezkuntza izan zituen ardatz jardunaldi horrek, eta bigarren hauek, ostera, kultur transmisioa hezkuntza araututik landa nola egiten den aztertuko dute. Hauxe da abiapuntua: "Hezkuntza araututik kanpo euskal kulturgintzaren transmisioaren ( ezagutza eta praktika ) egungo egoera esperientzia praktikoetatik ezagutu nahi dugu. Egunerokoan gorpuzten diren esperientzia praktiko horien lagungarri, marko teoriko bat proposatu nahi dugu, zeina honako bi galderak hausnartuta osatu asmo dugun: Nola euskaltzaletzen gara? Nola kulturzaletzen gara? Nola sozializatzen gara euskarazko kultur sormenaren inguruan? Zein espazio ditugu euskarazko kultur sormenaren inguruan elkartzeko? Zer egin genezake elkarrekin euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun Euska Herri osoko eragileok?"  Izen ematea zabalik dago UEUren webgunean