Albistea

Komunikazio Ez Bortitzeko hastapeneko ikastaroa Nerea Mendizabalen eskutik

Komunikazio Ez Bortitzeko hastapeneko ikastaroa Nerea Mendizabalen eskutik

Urriaren 27an, 8 orduko ikastaroa trinkoa emango du Nerea Mendizabalek Orioko Haur Eskolan Komunikazio Ez Bortitzaren gainean. Ikastaroan teoria eta praktika uztartuko dira eta erlazio mota guztiak lantzeko aukera izango da. Izen-ematea urriaren 20ra arte egin daiteke ino@hartueman.com helbidean. Informazio gehiago eskuratzeko ere helbide berberera idatz daiteke.

Albistea

'Musua' disko-liburua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

'Musua' disko-liburua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

Muxua eta sua. Bi hitz horien arteko hitz-jokoak ematen dio izena Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken lanari: MusuaEuren hitzak erabiliz, gure kulturari eta naturari ematen dizkieten muxu beroak jasotzen dira diskoan. Natura eta tradizioak batu dituzte lan hori sortzeko: Inauteriak, San Joan sua eta Gabonak, besteak beste. Disko-liburua ez dute bakarrik sortu. Leire Bilbaok sortu ditu hitzak; Xabier Zabalak, musika; ilustrazioak Maite Mutuberriak marraztu ditu eta diskoaren nahasketak Kaki Arkarazok egin ditu, Andoaingo Garate estudioetan. Joan den larunbatean egin zuten aurkezpena Lasarte-Orian

Hazi Hezi

Aste honetan kalean izango da udazkeneko Hazi Hezi aldizkaria

Aste honetan kalean izango da udazkeneko Hazi Hezi aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu 26. Hazi Hezi aldizkarian:

- 'Emozioak, bizitzarako ipar'. Heziketa emozionalaren inguruko gaia

- Ane Ablanedori elkarrizketa: "Aske hezten ari garelakoan, haurra bakarrik utzi dugu"

- Antisorgailuak bai, baina zein?

- Sukar-konbultsiboak kezka-iturri

- Liderrak eta jarraitzaileak

- Nerabeak atearen beste aldean

- Puerperioa bikotekidearen ikuspegitik

- Nahastuta zein dago, haurra ala heldua?

-Iker Galartzari sormenaren inguruko elkarrizketa: "Zirkuak bizia ematen dit, zeozer geurea egiteko aukera"

Albistea

Sorkuntza Heziketari buruzko formazioa azaroaren 10ean eta 11n Iltzarbeko Ur tanta eskolan

Sorkuntza Heziketari buruzko formazioa azaroaren 10ean eta 11n Iltzarbeko Ur tanta eskolan

Arno Stern-en oinarriak kontuan hartuta, Sorkuntza Hezkuntzari buruzko formazioa antolatu dute Iltzarbeko Ur tanta eskolan. Azaroaren 10ean, larunbatez, 10:00-14:00 artean eta 16:00-20:00 artean egingo da saioa; azaroaren 11n, igandez, berriz, 10:00-14:00 artean. Informazio gehiagorako eta izena emateko urtantaeskola@hotmail.com helbidera idatzi daiteke, edota 685796578 telefonora deitu. 

Albistea

Idazketaren inguruko ikastaroa emango du Irune Ibarrak

Miariada ikastaro masibo eta doakoen bitartez, EHUren eskutik, idazketaren inguruko ikastaroa emango du Irune Ibarrak, urriaren 15ean hasita, lau astez. Hemen informazio gehiago.

 

Albistea

'Herrigintzaren aro berri baterako begiradak' jardunaldian parte hartu du Hik Hasik

UEU-k Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatuta, "Herrigintzaren aro berri baterako begiradak" izeneko jardunaldia egin zen ekainaren 28an eta 29an Eibarren. Hik Hasi-ren izenean, Xabier Sarasua izan zen bertan. Lorea Agirre eta Uxue Alberdirekin batera, “Aro berri baterako hipotesiak I. Euskalgintza eta kulturgintza aro berri baten aurrean” mahai-inguruan hartu zuen parte. Bideoa ikusgai dago sarean.