Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen, urrats bat aurrera

Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen, urrats bat aurrera

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu Maiatzaren 8rako. Jardunaldi horietan, Kontseiluak garatu berri duen "ikasle euskaldun eleanitzak prestatzeko" proposamena jendarteratuko da eta hainbat adituren iritzia entzuteko parada ere izango da.

 

 

 

JUUL 2008 hauteskunde literarioak

JUUL 2008 hauteskunde literarioak

Aurten ere, Ikastoletan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek hauteskunde literarioak izan dituzte denen artean, euskaraz argitaratu den liburu onenak eta ilustratzaile onenak hautatzeko. Atzo, apirilak 23, Nazioarteko Liburu Egunarekin batera, 14.500 ikasle baino gehiagok eman zuten botoa.

 

Ikastolen XV. Jardunaldi Pedagogikoak

Ikastolen XV. Jardunaldi Pedagogikoak

Gaur amaituko dira Ikastolen elkarteak urtero antolatzen dituen XV. Jardunaldi pedagogikoak. Aurten, aurreko urteko lanari segida emanez, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza goiburupean prestatu dira jardunaldiak, eta horretarako hainbat aditu interesgarri bertaratu dira.

 

Ez Dok Amairuri buruzko jardunaldiak antolatu ditu Elkar Hezi ikastolak

Ez Dok Amairuri buruzko jardunaldiak antolatu ditu Elkar Hezi ikastolak

Oñatiko Elkar Hezi ikastolak, Ez Dok-Badok amairu jardunaldiak antolatu ditu aurreko astean eta aste honetan. Garaiko musikariak herrira gonbidatuz, ikasleei eta herritarrei mugimenduaren berri ematea da asmoa, eta egitarau polita prestatua dute egunotarako.

Hik Hasi

Kaixo lagunak

Atzo aurreratu genizuen buletin elektronikoa martxan jarriko dugula, eta zer hobe, atzoko bileraren akta tresna berri honen bitartez helaraztea baino.

Lehen proba denez, edozein arazo edo iradokizun baduzue gustura entzungo dugu.

* Adibidez, atal bakoitzean "guztia irakurri" horri kasurik ez egin, oraindik ere aldatu beharra dago-eta.

Hik Hasi

Topaketak mintzagai

Bilera, topaketen inguruan mintzatzen hasi genuen. Behin betiko 36 ikastaroak aipatu genituen eta hasierako-bukaerako ekintzak edota arratsaldeko ekintzak planteatu genituen. Aurretik esan izan dugun bezala, hasierako eta bukaerako ekitaldia Imanol Urbietari lotuak izango dira, bere abestiak abestuz besteak beste.

Topaketen barruan, uztailak 2an arratsaldeko 7etan, Koldo Mitxelena kuturgunean antolatu dugun Nancy Chacon kubatarraren hitzaldia dela eta hainbat ideia sortu ziren: Antzerkia eta balioak uztartzearen ideia, deialdi zabala egiteko ongi iragartzeko beharra eta abar. Donostiako udalak bere gizarte-kultur etxeen agendan sartzeko aukera aipatu zen, edota hiri hezitzailearen sareak izan ditzakeen baliabideen bitartez ekimena zabaltzea. Ikastetxeetako zuzendariekin eta guraso taldeekin kontaktuan jartzearen beharra ikusi da, eskutitzen bitartez gonbidapenak egiteko aukera. BAIKARA gurasoen elkartearekin harremanetan jartzea ere proposatu da.

“Hitzaldi honek ekarpen berririk egingo al digu?” “Zer da norberarentzat ekarpen berria?” Galdera horien harira hausnartzen ibili gara. “Argiak botako dizkiguten diskurtso berriak behar ditugu”. “Agian, batzuetan, guk badakiguna besteen ahoetatik konfirmatzea behar izaten dugu”. “Irakasle bat ona izango da, eskolatik kanpo ere ona denean”.