Azaroaren 12an grebara deitu dituzte itunpeko ikastetxeak

Azaroaren 12an grebara deitu dituzte itunpeko ikastetxeak

LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek, greba deialdia egin dute azaroaren 12rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeetan eta Ekimen Sozialeko ikastetxeetan, finantziazio akordioa adosteko eta lan baldintzak hobetzeko.

Hik Hasi

Finlandiako Hezkuntza Sistemari buruzko monografikoa eskuragai

Finlandiako Hezkuntza Sistemari buruzko monografikoa eskuragai

Hik Hasik 23. monografikoa argitaratu du. Iaz izan ginen Finlandian (edo Suomin, bertako hizkuntzan) hango hezkuntza sistema ezagutzen eta han ikusi eta ikasitakoarekin, eta zenbait adituren ekarpenekin osatu dugu lana.

Hik Hasi

132. alea eskuragai

132. alea eskuragai

Hik Hasi aldizkariaren 132. alea kalean da dagoeneko. Hauek dira azaroko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Oteizak ikusi ez duena eta Oinarrizko Hezkuntza Akordioak eskaini dezakeena
* Eskola eta elikadura. Zer jan, hura izan
* Rafael Cristóbal
* Fraisoro ikastetxea
* Lehen mailako prebentzio komunitarioa
* Maskulinitatea. Zer gertatzen da mutilekin?
* Zer egin daiteke ikasle etorkinak egoki eskolatzeko? Zer prozesu jarrai daiteke? *Isturitze eta Otsozelaia harpeak
* Eva Argiñano

Hik Hasi

HIK HASIko bilera, azaroaren 13an arratsaldeko 6:00etan

Hik Hasi zertan ari den informatu ondoren, denon ekarpenak jasotzea nahiko genuke.

-       Aldizkarirako gai posibleak, elkarrizketak, pertsonaiak…

-       X. Udako Topaketetarako ideiak. Zarautzen egin genuen bileran, FORO batzuk aipatu ziren: 1) Pedagogia XXI. Mendean, 2) Konpetentziei buruzkoa, 3) Euskal Curriculuma… Hausnarketarako, Euskal Hezkuntza Nazionala, etorkizuneko erronkak…

-       Bestelakoak.

 

Astronomia egungo munduko zientzietan

Astronomia egungo munduko zientzietan

Azaroaren 14an eta 15ean irakasleentzako trebakuntza jardunaldiak eskainiko dira Donostiako Zientziaren kutxaGunean. Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta kutxaGuneak sinatu berri duten Suspertu Egitasmoan kokatzen dira eta Astronomia eta Egungo Munduko Zientzietan irakasleak trebatzea du helburu.

Hik Hasi

23. monografikoa: Finlandiako Hezkuntza Sistema

23. monografikoa: Finlandiako Hezkuntza Sistema

Hik Hasik 23. monografikoa argitaratu du. Iaz izan ginen Finlandian (edo Suomin, bertako hizkuntzan) hango hezkuntza sistema ezagutzen eta han ikusi eta ikasitakoarekin, eta zenbait adituren ekarpenekin osatu dugu lana. Finlandiako Hezkuntza Sistema monografikoan, testuingurua ulertzeko datu batzuk eskaintzen dira lehenik, eta ondoren Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko eta ulertzeko informazioa topatuko duzue. Aukera berdintasuna, irakasleen lana eta prestakuntza eta hezkuntza etapak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute hurrengo atalek, eta amaitzeko, bertan bisitatutako eskolei buruzko artikuluak topatuko dituzue.