Maiatzak 24, greba orokorra EAEn

Maiatzak 24, greba orokorra EAEn

Maiatzaren 24ko greba berretsi dute LAB, STEE-EILAS, UGT eta ELA sindikatuek. EAEko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleak, heziketa berezikoak, sukaldari eta garbitzaileak euren aldarrikapenak egingo dituzte bihar eta eguerdiko 12etan Lakua aurrean bilduko dira.

 

Bizkaiko Gurasoen Elkarteen I. Topaketak

BIGE gurasoen elkarteak Bizkaiko Guraso Elkarteen I.Topaketak antolatu ditu. Praktika onak partekatzea eta sarea osatzen duten bolondresek egiten dituzten esperientziak partekatzea dute helburu.

 

Euskararen aldeko jaietan euri tantak

Bai Balmasedan, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian eta bai Sortzen Ikasbatuazek Iruñan antolatutako festan, euria izan zen nagusi. Dena dela, ez zen oztopo izan milaka pertsona bertara hurbiltzeko.

 

Hezkuntza berezikoak, garbitzaileak eta sukaldariak ere greban

Gaur, EAEko ikastetxe publikoetako zerbitzuetako langileak eta Hezkuntza Berezikoak greba deialdia izan dute, lan baldintzen alde. Bestalde, EAEko irakasleek eta hezkuntza langileek Tontxu Camposi negoziatzera esertzeko eskatu diote.

 

Bizkaiko irakasleen txanda

Gaur Bizkaiko eskola publikoetako irakasleen txanda da. Sindikatuen datuen arabera, %62a greba egiten ari da. 11etan elkarretaratzea egingo dute Delegaritza aurrean. Hezkuntza Sailaren datuen arabera, ostera, irakasleen %33a ari da greba egiten.

 

Igandean, Mendillorri eta Balmaseda euskaltzaleen bilgune izango dira

Datorren igandean egingo da Balmasedan Bizkaiko ikastolen aldeko jaia eta euskal literatura omenduko dute. Iruñean ostera, Elorri eta Mendigoiti D ereduko ikastetxeen eskutik, euskal eskola publkoaren aldeko jaia ospatuko du Sortzen-Ikasbatuazek.