Hik Hasi

23. monografikoa: Finlandiako Hezkuntza Sistema

23. monografikoa: Finlandiako Hezkuntza Sistema

Hik Hasik 23. monografikoa argitaratu du. Iaz izan ginen Finlandian (edo Suomin, bertako hizkuntzan) hango hezkuntza sistema ezagutzen eta han ikusi eta ikasitakoarekin, eta zenbait adituren ekarpenekin osatu dugu lana. Finlandiako Hezkuntza Sistema monografikoan, testuingurua ulertzeko datu batzuk eskaintzen dira lehenik, eta ondoren Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko eta ulertzeko informazioa topatuko duzue. Aukera berdintasuna, irakasleen lana eta prestakuntza eta hezkuntza etapak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute hurrengo atalek, eta amaitzeko, bertan bisitatutako eskolei buruzko artikuluak topatuko dituzue.

Hik Hasi

132. alea laister kalean

132. alea laister kalean

Laister izango da kalean Hik Hasi aldizkariaren 132. alea. Eskola eta elikaduraren gaia landu dugu oraingoan, eta elkarrizketa nagusia, berriz, Rafael Cristóbal psikiatra eta HUHEZIko irakasleari egin diogu azaroko alean.

 

III. Web 2.0 eta Sofware Librea hezkuntzan

III. Web 2.0 eta Sofware Librea hezkuntzan

III. Web 2.0 eta Sofware Librea hezkuntzan eta formakuntzan: Nazioarteko Biltzarra egingo da azaroaren 19tik 21era.

 

Heziberri, berrikuntzari lotutako hezkuntza sustatzeko

Heziberri, berrikuntzari lotutako hezkuntza sustatzeko

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, HAFE-k (Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra), Innobasque-k (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta Jakiunde-k (Zientzia, Arte eta Letren akademia) elkarlanean egindako proiektua da Heziberri, hezkuntza birpentsatzeko egindako proiektua.

Hik Hasi

2. buletina

HEZITZAILE lagunok, agur,
Honekin batera, hik hasiren 2. buletina doakizue.
Aurtengo ikasturtea hik hasiren 14.a bada ere, X. Udako Topaketak egingo direla-eta, jardunaldi bereziak antolatu ditu ikasturtean zehar. Lehenengoa, Psikomotrizitateari buruzkoa izango da, Donostian eta Durangon.

 

 

Jendetza handia bildu zen Nafarroa Oinezen

Jendetza handia bildu zen Nafarroa Oinezen

Milaka eta milaka euskaltzale gerturatu ziren Iruñeara Nafarroa Oinez festa ospatzera. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, aurreikuspenak bete direlako, izan ere, eguraldia lagun, zazpi kilometroko ibilbidean atondu zituzten guneak beteta egon ziren egun osoan.