Manifestaldi koloretsuaz eman zaio amaiera EHBEk abian izan berri duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikari

Manifestaldi koloretsuaz eman zaio amaiera EHBEk abian izan berri duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikari

Ostirala, Maiatzak 30, Inposaketarik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala! leloarekin egin du Euskal Herriak Bere Eskolak manifestaldi nazionala. Aldarrikapen horrekin, apiriletik martxan izan den dinamika borobiltzea nahi izan da.

 

Euskal Eskola Publikoaren jaia Barakaldon

Igande honetan, ekainak 1, euskal eskola publikoaren aldeko17.jaia egingo da Barakaldon, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolaturik. “Ekiozu Euskal Eskola Publikoari” lelopean antolatutako jaia goizeko 11etan hasiko da eta gaueko 8retan amaituko da Herriko Plazan ospatuko den erromeriarekin.

 

200 lagun protestan Beasainen

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak antolatuta, atzo elkarretaratzea egin zen ikastetxearen aurrean. Beasaingo herritarrek sortutako Alkartasuna lizeoa, ikastetxe publiko bihurtu zen duela 12 urte, Alkartasuna lizeoa ikastolaren nortasuna, hezkuntza proiektua eta kokapena mantentzeko baldintzarekin. Elkarretaratzean, alde batetik, 12 urte horietan Hezkuntza Sailak hitzartutakoa bete ez duela salatu nahi zuten, urte horietan guztietan ez baitu “inolako egokitzapenik ezta oinarrizko berrikuntzarik” egin. Eta batez ere, Eskola Maparen ordenazioaren harira ikastetxeko ziklo batzuk kendu nahi direnaren beldurrez, kalera ateratzea erabaki dute hainbat eta hainbat familiak.

 

Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean

Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean

Uztailaren 3tik 5era bitartean gauzatuko da “Haur eta Gazte Liburuaren IV. Iberiar Biltzarra”, Donostiako Miramar Jauregian. Horretarako antolaketa lanetan dihardute OEPLIk (Espainiako Haur Liburuen Erakundea) eta bere federatutako sailak, Haur eta Gazte Liburuaren Kontseilu Orokorra, ClijCAT, Galtzagorri eta GALIX sailak, eta Portugaleko APPLIJ Haur eta Gazte Liburua Sustatzeko Elkarte Portugesak.Aurtengo interesgunetik dator leloa, “Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean”, egungo errealitateari jarraiki.

 

Irakaskuntza zerbitzu hobearen alde Baionan

Larunbatean, Baionako Herriko etxearen aurrean bildu ziren hainbat lagun, irakasle eta haur irakaskuntza zerbitzu hobearen alde egiteko.

 

Bilbon, haur eskola euskaldun eta hezitzailearen aldeko ekimena

Bilbon, haur eskola euskaldun eta hezitzailearen aldeko ekimena

Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats Hezkuntza Sistema Nazionala dinamika martxan jarri zenetik hainbat eskualdetan barrena ibili dira Euskal Herriak Bere Eskolako kideak. Aldarrikapen orokorrak eta tokian tokiko beharrak uztartuz, dinamika ugari egin dira eta astebukaera honetan Bilbori egokitu zitzaion txanda. Berta, haurrentzako jolasak eta gurasoentzako arratsalde pasa antolatu zen Santutxu auzoan, eta astean zehar ere hitzaldi eta erakusketa antolatu dira.