Hik Hasi

2. buletina

HEZITZAILE lagunok, agur,
Honekin batera, hik hasiren 2. buletina doakizue.
Aurtengo ikasturtea hik hasiren 14.a bada ere, X. Udako Topaketak egingo direla-eta, jardunaldi bereziak antolatu ditu ikasturtean zehar. Lehenengoa, Psikomotrizitateari buruzkoa izango da, Donostian eta Durangon.

 

 

Jendetza handia bildu zen Nafarroa Oinezen

Jendetza handia bildu zen Nafarroa Oinezen

Milaka eta milaka euskaltzale gerturatu ziren Iruñeara Nafarroa Oinez festa ospatzera. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, aurreikuspenak bete direlako, izan ere, eguraldia lagun, zazpi kilometroko ibilbidean atondu zituzten guneak beteta egon ziren egun osoan.

 

Iruñea, mihia ateratzeko prest

Iruñea, mihia ateratzeko prest

“Atera ezazu mihia” lelopean egingo da Nafarroa Oinez, Nafarroako Ikastolen festa igandean Iruñean. Jaso ikastolak antolatu du aurtengoa eta antolatzaileek, 80.000 eta 100.000 pertsona artean espero dituzte. Zazpi kilometroko luzera izango du ibilbideak Arga ibaiaren inguruan, eta egitarau bete-betea osatu dute.

 

Europar Batasuneko ordezkarien bisita gaur amaituko da

Gaur amaituko da Europar Batasuneko hainbat Hezkuntza ministeriotako 20 ordezkarik EAEra egin duten bisita. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntza arloan gizarte eta kultur aniztasunari erantzuteko hartu diren neurriak zuzenean ezagutzeko etorri dira Euskal Herrira.

 

Itunpeko ikastetxeetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte

Bilkura egin zuten atzo Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean itunpeko ikastetxeetako langileek. 150 langle inguru elkartu ziren ELA eta LAB sindikatuek deitutako elkarretaratzean. Bi eskaera nagusi dituzte langileek: soldata ikastetxe publikoko langileenarekin parekatzea eta eskola-ordu kopurua ere, bera izan dadila.

 

Hizkuntza ereduen erreforma eskasa dela uste du LAB sindikatuak

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak abian jarri duen hizkuntza ereduen erreformak zeresana ematen jarraitzen du. LAB sindikatuaren iritziz, osagai interesgarriak dituen arren, erreforma ez da nahikoa hurrengo belaunaldien euskalduntzea bermatzeko.