Hik Hasi

Elebitasunetik Eleaniztasunera jardunaldiak

Elebitasunetik Eleaniztasunera jardunaldiak

Jardunaldi mamitsuak izan ziren asteazkenean Iruñako Unibertsitate Publikoan gauzatu zirenak. Nafarroako Hezkuntza eragile anitzen artean sortutako hausnarketa dinamika jarraituaz, hainbat hitzaldi egin ziren, euskarazko irakaskuntzak erronka berrien aurrean duen egoeraren inguruan. Gutxienez 100 lagun gerturatu ziren ekimenera, bai irakasleak eta bai sindikatuetako, eragileetako eta erakunde ofizialetako ordezkariak ere.

 


 

Jende ugari bildu zen Ikaskom kongresuan

Jende ugari bildu zen Ikaskom kongresuan

Makina bat hezitzaile, hezkuntzako langile eta aditu gerturatu zen astelehen eta asteartean Bilboko Euskalduna jauregira, EAEko Hezkuntza Sailak antolatutako jardunaldietara.

 

BIGEren festa igandean

BIGEren festa igandean

BIGE Gurasoen Elkarteak euskararen aldeko urteroko festa ospatuko du igandean Bilboko Kafe Antzokian. EIDABE taldearen eskutik, “Ametsen Museoa” antzezlana ikusi ahalko da, 9-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako lana. Ekitaldia 5etan hasiko da Kafe Antzokian bertan.

 

"Orainaldia eta etorkizuna" kristau eskolen kongresua

Kristau eskolen 2008 "Oraina eta geroa" kongresua izango da ostegun eta ostiralean Bilboko Euskalduna jauregian. Jardunaldietan, kristau eskolarekin eta bertako ikastetxeekin lotutako kideek eta euskal gizarteko beste hainbat eragilek hartuko dute parte.

 

 

Ordu murrizketaren aurkako greba egin dute Soin Hezkuntzako irakasleek

“Soin Hezkuntzari ordu murrizketaren bidez kendu zaion garrantzia eta duintasuna” salatzeko hainbat irakaslek greba egin zuten atzo. Gasteizen, elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean eta ondoren, ordu murrizketaren aurka jaso dituzten 75.000 sinadura aurkeztu zituzten han bertan.